Hondarribia, nagusitasun osoz Bilboko banderan
Gaurkoan ere nagusitasunez gailendu da Hondarribia, denboraldiko bostgarren bandera lortuta. Kaiku eta Urdaibai sailkatu dira bere atzetik.
NAIZ
BILBO
Hondarribiak hirugarren aldiz segidan irabazi du Bilboko Baandera, eta gainera oso indartsu agertu da aukarien aurrean, hasiera-hasieratik aldeak markatuz. Modu honetan denboraldiko bostgarren garaipena lortu du Ama Guadalupekoa traineruak.
Lehen bi ziabogetan markatu ditu aldeak, eta hurrengoetan eustearekin nahiko izan du. Kaiku eta Urdaibai sailkatu dira bere atzetik.