Garaipena soilik ezagutuz iritsi da finalerdietara Aimar Olaizola
Tramiteko partida zuen bart Aimar Olaizolak Julen Retegiren aurka, baina horiek ere irabaztekoa da goizuetarra (22-6). Hala, hirutik hiru garaipen lortuta iritsi da finalerdietara Olaizola II.a.
Tramiteko partidua izanagatik ere denak jokatu behar omen dira. Hala kantxaratuko ziren bart Aimar Olaizola eta Julen Retegi; finalerdietarako sailkatua lehena, ezertarako aukerarik gabe bigarrena.
Bada, partiduak berak jarri zuen bakoitza bere lekuan. Hasieratik bukaera arte agindu zuen Goizuetako aurrelariak, eta garaipena soilik ezagutuz iritsi da finalerdietara (22-6).
Multzoko bigarren sailkatua nor den larunbat arratsalde honetan erabakiko da Labriten. Bertan, Oinatz Bengoetxea eta Joseba Ezkurdia arituko dira aurrez-aurre, finalerdietarako txartela jokoan.