INFO

Ogetak hartuko du Lau eta Erdiko finala

Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Altunak Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko dute Lau eta Erdiko finala azaroaren 27an. Sarrerak 50 eta 120 euro artean egonen dira, asteazken honetatik aurrera.

Oinatz Bengoetxea pilota astintzen larunbateko finalerdian (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Ogeta pilotalekuak hartuko du 2016ko Lau eta Erdiko finala. Azaroaren 27an Arabako hiriburuan neurtuko dituzte indarrak Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Altunak.

Leitzarrak iazko irabazle den Mikel Urrutikoetxeari irabazita lortu zuen txartela, eta Altunak, aldiz, Aimar Olaizola garaituta.

Asteazken honetan jarriko dira salgai sarrerak. Garestienak 120 euroko prezioa izango du, eta merkeenak 50ekoa.