INFO

Irribarria eta Rezustaren garaipenen bolada eten dute Bengoetxea eta Larunbek

Orain arte partida guztiak irabazita iritsi dira Hendaiara Irribarria eta Rezusta, baina ezin izan diote boladari eutsi eta 16-22 galdu dute Bengoetxea VI.a eta Larunberen aurrean.


Egoera ezberdinean iritsi dira bi bikoteak Hendaiara: Irribarria eta Rezusta, orain arteko guztiak irabazita eta, aldiz, Bengoetxea VI.a eta Larunbe, puntuen premian.

Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbek osatutako bikotea nagusitu da azkenean (16-22).

Bihar, larunbata, Olaizola II.ak eta Untoriak Altuna III.a eta Barriola izango dituzte aurkari Iruñeko Labriten.