INFO

Xabi Prietok urtebetez luzatu du Realarekin zuen kontratua

Xabi Prieto Realeko kapitainak talde txuri-urdinarekin jarraituko du 2017-2018 denboraldian, ekainean amaitzen zitzaion kontratua urtebetez luzatu ostean.

Xabi Prietok Realarekin zuen kontratua luzatu du. (Real Sociedad)

Xabi Prietok beste urtebete jarraituko du Realeko kamiseta janzten. Klub txuri-urdina eta jokalari donostiarrak akordioa lortu dute denboraldi bat gehiago bere kontratua berritzeko, datorren ekainean agortzen zena.