Macronen erreformaren kontrako mobilizazioa egin dute Biriatuko ordainlekuan
Emmanuel Macron presidenteak bultzatu nahi duen lan arloko erreformaren kontra protestatzeko elkarretaratzea egin dute Biriatuko ordainlekuan. Traktak banatu dizkiete kotxetako gidariei eta ordainlekua ez dute pagatu gaur. «Macronen kontura da gaurkoa», adierazi dute.
LAB, Solidaires eta Sud sindikatuko kideak izan dira Biriatuko ordainlekuan protesta egin dutenak, Fronte Sozialaren sostenguarekin ere. Protesta aritu direnak traktak banatu dituzte kotxetako gidarien artean. Hauek gogo onez hartu dituzte traktak. Peajean gaur ez zuten gidariek ordaintzen. «Gaurkoa Macronen legearen kontura da», adierazi diete sindikalistek kotxetako gidariei.
Protestaren baitan autopistako zenbait errail moztu dituzte Macronen erreforma salatzeko. Langileen eskubideen kontra egingo duela erreforma honek salatu dute.
Manifestazioa ere deitu dute
Biriatuko ordainlekuan protesta amaitu eta gero 11.30etan deituta dagoen manifestazioan parte hartzeko abiatu dira sindikatu hauetako kideak.
Euskal Herria Macron legerik gabeko lurraldea izendatu dute Biriatuko peajea okupatu duten ekintzaileek.
Aujourd'hui c'est Macron qui paye! Péage ouvert à Biriatu. Langileen ekimena lan erreformaren kontra. pic.twitter.com/gSWfSdakZL
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) September 21, 2017
Euskal Herria Macron legerik gabeko lurraldea izendatu dute Biriatuko peajea okupatu duten ekintzaileek. pic.twitter.com/Y4wZ7Iupqr
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) September 21, 2017