Erreforma berrien kontrako mobilizazioak Ipar Euskal Herrian
Frantziar Gobernuaren erreforma berrien kontra mobilizatu dira ikasleak Ipar Euskal Herrian. Goizean Baionako fakultatea blokatu dute eta Bernat Etxepare lizeoko gazteek ere ekimena burutu dute lehen orduan. Ondoren manifestazio jendetsua egin dute Lapurdiko hiriburuan.
Parisek iragarri dituen erreforma berrien aurka hainbat ekimen egin dituzte gaur goizean Ipar Euskal Herrian. «Hezkuntza elitistaren aurka» Baionako fakultatea blokeatu dute eta, geroago, Bernat Etxepare lizeoan ere protestak izan dira.
Hezkuntza elitistaren aurka, Baionako fakultatea blokeatu dute ikasleek goizean goiz.
— Aitzina #GukEH (@Aitzinagazte) December 11, 2018
Gobernu ustelaren parean, Ipar Euskal Herriko ikasleok tinko ! pic.twitter.com/ZWZ2RssksG
10:00etan, era berean, manifestazio jendetsua egin dute Baionan bertan, Cassin lizeotik abiatuta. Ikasle ugari bildu dira mobilziazioan.
Hezkuntza elitistaren aurkako manifestaldia abiatzear Cassin Lizeotik. pic.twitter.com/TrF9pA2yNJ
— Aitzina #GukEH (@Aitzinagazte) December 11, 2018