INFO

Musika elektronikoa lantzen duten 15 artista berri iragarri ditu BBK Live jaialdiak

Laurent Garnier, John Talabot, Honey Dijon, Todd Terje, Midland eta Bicep bezalako artistak iragarri ditu BBK Live jaialdiak. Azken urteetan bezala, musika elektronikoak bere tokia izango du Basoa gunean.

BBK Live 2019.

Basoaren laugarren edizioa da BBK Live jaialdiaren barruan eta bere apustua indartu egin du, «musika elektronikoa dantzatzeko esperientzia» bezala ulertzeko orduan.

2019an ere Basoako programazioan munduko lehen lerroko izenak, hazten ari diren izarrak eta azaleratzen ari diren talentu gazteak konbinatuko direla dio BBK Live jaialdiak bidalitako oharrean.

Honela azaltzen du iragarri berri dituen 15 izenak. Artisten zerrenda honetan Laurent Garnier maisua nabarmentzen da, besteak beste, techno eta house musiken historia bizia Europan, 35 urte daramatza planeta dantzan jarriz.

John Talabot, musika bilatzaile nekaezina, bere aldakortasunari esker bidaia estilistikoak izaten dira bere saioak, bere nortasuna inoiz galdu gabe eta iaz Basoan izandako itxiera ahaztezinaren ondoren, aurten berriro dator Basoa ixtera.

Honey Dijon, Chicagon jaioa, house musikaren muinean, genero hau menderatu egiten du soinu indartsua, ausarta eta konplexurik gabea eskainiz.

Todd Terje dj set, bere edit ospetsuei esker ezagutu genuen, disko arloko klasikoak hobetzen baitzituen set horietan, gaindiezinak ziruditen arren, ondoren bere trackak ekoizten hasi zen eta 'Ragysh' edo 'Inspector Norse’ hilezkorra bezalako himnoak oparitu zizkigun.

Midland, bere talentua gero eta kamaleonikoagoa dela ikusten da eta azkenaldian hazi eta Mixmag bezalako bitarteko espezializatuetako azalean agertu da; eta Bicep dj set, oraindik ez du status masiboa lortu, baina 90eko hamarkadan Orbital, Prodigy edo The Chemical Brothersek markatu zuten bideari jarraitzeko gai den bikotea dela erakutsi du.

Horiez gain, Alicia Carrera, Álvaro Cabana, Courtesy, DJ Dustin, DJ Seinfeld, Ketiov, Midland, Moxie, Octo Octa eta Tama Sumo selektoreek taldeko eromen uneak eta ezusteko aurkikuntzak ziurtatuko dizkigute. Denek saio luzeak eskainiko dituzte, jaialdietan ohikoa ez izan arren beharrezkoak baitira saio luzeak DJak historia bat kontatzeko, diskoak elkarren ondoren jartzera mugatu ordez.