Hego Euskal Herriko pentsiodunek Gaurgeroa plataforma sortu dute
Arabako Pentsionistak Lanean, Bizkaiko eta Nafarroako Pentsionistak Martxan eta Gipuzkoako Duintasuna elkarteak daude sorkuntza berri honen atzean. Atzo aurkeztu zuten Gasteizen egin zuten «batzar nazionalean». Euskal Herriko pentsio publikoen sistema propioa eratzea da beraien eskakizuna.
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako plataformetako 24 ordezkariz osatuta egongo da Gaurgeroa koordinakundea, eta bozeramaileen talde bat izango du, lau pertsonaz eratua; bi emakume eta bi gizon, herrialde bakoitzetik bat.
Hego Euskal Herri mailan modu koordinatuan lan egiteko sortu dutela adierazi zuten atzo, Gasteizen egin zuten aurkezpenean. Plataforma berri honen atzean lau herrialdeetako elkarte bana dago: Arabako Pentsionistak Lanean, Bizkaiko eta Nafarroako Pentsionistak Martxan eta Gipuzkoako Duintasuna, hain zuzen ere.
Eragile hauek aurreneko aldiz «batzar nazionala» egin zuten Gasteizko Europa jauregian eta hau bukatutakoan prentsaurreko bidez eman zuten Gaurgeroa elkartearen berri. «Batzar honen helburua da, batetik, lurralde-errealitatearekin bat datorren erakunde bakar batean eratzea», adierazi zuten aurretiaz. Bestetik, funtsezko ikusten zuten programa argi eta eguneratua izatea «gure probintzietan jasota dagoen pentsiodunen kolektiboaren aldarrikapenak defendatzen jarraitzeko».
Lehenengo batzarra bukatzean manifestu bat irakurri zuen elkarte berriak eta azken urtean aldarrikatzen dabiltzan ohiko eskakizunetan jarri zuten arreta. «Gaur esan dezakegu 1.080 euroko pentsio minimoa dela erdigunean jartzen dugun aldarrikapena, plataforma guztiek defendatzen duten puntua», adierazi zuten. Horrez gain, pentsioak automatikoki KPIaren arabera kalkulatzea eta 2011. eta 2013. urteetako pentsioen erreformak eta azken lan-erreformak deuseztatu beharra ere aipatu zuten.
Konpetentziak
Baina elkarte honen sorrerak beste eskakizun nagusi bat ere badakar. Euskal Herrian pentsio sistema publiko propio bat eratzean datza aldarrikapena. Pentsiodunen eskubideak bermatzeko puntu garrantzitsutzat jotzen dute «konpetentzia bere osotasunean gureganatzea, EAEn zein Nafarroan».
Gasteizko Parlamentuan eztabaidatzen ari diren estatus berriaren aferan pentsioen transferentziak lekua izan behar duela aldarrikatzen dute Gaurgeroa sortu duten pentsiodunek, «beharrezko pentsioa eta duina ere bermatu behar du».
Oneka emakume pentsiodunen elkarteaz ere gogoratu ziren eta kolaboratzen jarraitzeko asmoa dutela adierazi zuten, baita mugimendu feministarekin ere.
Pentsiodunen mugimendua hain ezaguna egin duten asteleheneroko mobilizazioetan parte hartzeko eta horiek hauspotzeko konpromisoa agertu zuten atzo Gasteizen bildu ziren erretiratuek. Era berean, mugimenduaren «batzar-bidezko» jarrera edo funtzionamendua indartuko dutela iragarri zuten.
Bestalde, azken urteetan gauzatu dituzten ekintzak ekarri zituzten gogora, hainbat gizarte eragilerekin elkarlanean egindakoak. «Eskubide demokratikoen murrizketaren» aurka ere aritu direla esan zuten; adibide gisa, koordainketa sanitarioaren aurka bildu zituzten sinadurak.
Manifestaciones en las cuatro capitales
Las plataformas de pensionistas de Hego Euskal Herria han convocado sendas manifestaciones para este sábado en las cuatro capitales. La convocatoria, que estaba cerrada antes de presentarse la nueva plataforma de pensionistas “Gaurgeroa”, coincidirá con el arranque de la campaña para las elecciones al Parlamento español, que oficialmente se inicia este viernes.
Uno de los portavoces del movimiento de Bizkaia insistió el lunes en la importancia de acudir a las movilizaciones de este sábado «ante un panorama nada favorable». En Bilbo, la marcha echará a andar a las 18.00 desde el Sagrado Corazón.
Las jubiladas y los jubilados de Araba serán las primeras en salir a la calle. Está prevista que la manifestación de Gasteiz arranque a las 12.00 del mediodía desde el Artium, según comunicó Pentsionistak Araba. Las de Gipuzkoa se reunirán en Alderdi Eder minutos antes de las 17.00 para realizar una concentración previa a la marcha que comenzará desde el ayuntamiento. Así lo comunicó la Plataforma de las Asociaciones de Mayores de Gipuzkoa (PAGMA).
En Iruñea, la cita será a las 18.00 en la plaza del Castillo. Las asociaciones Amona, Sasoia y Pentsionistak Martxan anunciaron que la campaña electoral condicionará su agenda de las próximas semanas. GARA