INFO

Giro lasaia eta kolore-zuri gorria nagusitu dira Bilboko kaleetan beste final baten atarian

Larunbat honetan Athletic Bartzelonaren aurka neurtuko da Kopako finalean eta hitzordu garrantzitsu honen atarian, Bilboko kaleak kolore zuri-gorriz apainduta iratzartu dira. Era berean, duela bi aste ez bezala, lasaitasuna izan da nagusi hiriburu bizkaitarrean. 


Duela bi aste Bilboko Pozas kalean izandako zalapartaren arrastorik ez da egon larunbat honetan hiriburu bizkaitarrean. Athleticen beste final baten atarian giro lasaia nagusitu da karriketan, beti ere guztia behar bezala apainduta; kolore zuri-gorriz, alegia. 

Larunbat honetan Bartzelonaren aurka jokatu behar duen beste final baten aurrean, Athleticeko zaleak taldearen elastiko, txapel zein bufandekin kaleratu dira, nola edo hala taldeari bultzada helarazi asmoz.