INFO

Kontuz tximinoarekin!

THE MONKEY
AEB, 2025. 95’. Zuzen eta gidoia: Osgood Perkins. Akt.: Theo James, Elijah Wood, Tatiana Maslany, Laura Mennell. Argazkia: Nico Aguilar. Musika: Edo Van Breemen.

Filmean ageri den jostailuzko tximua. ( Neon)

‘Longles’ film arrakastatsuaren ostean, bueltan da Osgood Perkins zinemagilea. Beldurrezko film odoltsu hau Stephen Kingen izen bereko eleberrian oinarritzen da, eta Perkinsek berak egokitu du eleberria gidoira. Gainera, James Wan beldurrezko izenburu entzutetsuen zuzendariak –‘Insidious’ edota ‘Expediente Warren’, besteak beste– ekoitzi du filma.

Premisa honakoa da: Hal eta Bill bikiek aitaren jostailuzko tximu zaharra topatuko dute atikoan. Aurkikuntza horretatik aurrera, heriotza misteriotsu eta odoltsuak gertatzen hasiko dira haren inguruan.

Bi bikietako papera egiten duen aktore protagonista Theo James da; ‘Divergente’ sagan eta ‘The White Lotus’ seriean egindako lanagatik da ezaguna, eta harekin batera aurkezpenik behar ez duen Elijah Wood ere arituko da.

Osgood Perkins

Zuzendariaren abizena irakurri ostean, beharbada Anthony Perkins aktoreaz oroitu zarete ezta? Bada ez zaudete oker, izan ere  ‘Psicosis’ filmeko protagonista ospetsuaren semea da. Ezaguna da beldurrezko zineman egindako lanengatik: ‘The Blackcoat’s Daughter’ (2015) edota ‘Gretel & Hansel’ (2020) filmekin hasi zen arren, iaz zuzendu zuen ‘Longles’ pelikulari esker egin da ezagun. 2026 urterako ‘Keeper’ izeneko proiektu batean ari da lanean une honetan.