Zamudioko Ingeteam enpresan abiatutako greba mugagabeak ekoizpena «erabat» gelditu du
Hainbat protestaren ostean greba mugagabeari ekin diote Zamudioko Ingeteam enpresako langileek. Kontziliazioa eta lan baldintza duinagoak erraztuko dituzte bidezko soldata igoera eta lanaldi murrizketa eskatzen dituzte, besteak beste. Ekoizpena erabat gelditzea lortu dute.
ELA sindikatuak adierazi duenez, jarraipen «oso zabala» izaten ari da Zamudioko Ingeteam Power Technology enpresaren lantegian astelehenean hasitako greba mugagabea. Horren ondorioz ekoizpena «erabat» gelditu dela ziurtatu du.
ELAk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, enpresak 150 langile ditu, eta ELAko sei ordezkarik eta UGTko beste hiruk osatzen dute langile batzordea. Bada, ELAk mobilizatzea erabaki du, «enpresak plantillaren eskaerei ez dielako erantzun».
«Azken hilabeteetan bilera ugari egin diren arren, enpresak ez ditu urrats nahikorik egin, eta zuzendaritzak aurkeztutako azken proposamena ez da nahikotzat jo», adierazi du.
Langilegoaren aldarrikapenen artean daude, besteak beste, kontziliazioa eta lan baldintza duinagoak erraztuko dituzte bidezko soldata igoera eta lanaldi murrizketa.
«Hori guztia gertatzen aro da Ingeteamek etekin ekonomiko errekorrak izan dituen testuinguru batean, eta horrek are ulertezinago egiten du enpresak bere langileen baldintzak hobetzeari uko egin izana», salatu du sindikatuak.
ELAk ziurtatu du grebak aurrera jarraituko duela enpresak langileek planteatutako eskaerekin bat datorren proposamena aurkeztu arte.