Bentonitazko isurketa baten berri eman du Mungiako Udalak, Atxuri ibaian
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bentonia material ez-toxiko gisa hartzen dela. Dena den, prebentzio-neurri gisa, eremuan egiten ari diren obrak geldiarazi dira.
Mungiako Udalak ostegun honetan jakinarazi duenez, Mungiako Atxuri ibaiak bentonita isuria du, material ez-toxikoa dena. Azaldu dute, hasieratik, Uraren Euskal Agentziarekin (URA) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) batera, modu koordinatuan jardun duela egoera aztertezeko eta isuriari eusteko neurriak abian jartzeko.
Halere, prebentzio-neurri gisa, eremuan egiten ari diren obrak geldiarazi dira, eta enpresa arduradunari eskatu zaio «berehala ekin diezaiola kalteturiko ibilgua garbitzeari».
⚠ OHARRA: bentonita isuria (ez-toxikoa) Atxuri ibaian
— Mungia Udala (@MungiaUdala) October 2, 2025
欄 Hasieratik, eta bere eskumena izan ez arren, Udala, Uraren Euskal Agentziarekin (URA) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera modu koordinatuan aritu da egoera ebaluatzeko eta isurketari eusteko neurriak martxan jartzeko pic.twitter.com/j0euFullud
Udalak ziurtatu duenez, «mungiarren segurtasuna zainduko du» eta administrazio eskudunekin eta inplikatutako enpresarekin harremanetan jarraituko du, «ibai ingurunearen berreskurapena bermatzeko eta herritarrak jakinaren gainean mantentzeko».