INFO

‘Pasionaria’-ren borroka pantaila handian

DOLORES IBARRURI. PASIONARIA
Estatu espainola, 2025.  80’. Zuzendaritza eta gidoia: Amparo Climent. Musika: Gloria Vega. Argazkia: Pablo D. Solas.

Dolores Ibárruri. Pasionaria dokumentaleko argazki bat (Bowfinger International Pictures)

Amparo Climent-ek zuzendutako ‘Dolores Ibárruri. Pasionaria’ dokumentalak Dolores Ibarruriren ikuspegi sakon eta gizatiartua eskaintzea du helburu, XX. mendeko figura politiko ikonikoenetako baten bizitza aztertuz. Biografia emozional bat izango da, gertaera historiko handiei eta haiek gizartean izan duten eraginari lotua. 

Historia liburuetan jasota dago Dolores Ibarruriren bizitza: emakume borrokalaria eta konprometitua, eta politikari komunista nekaezina azken egunera arte. ‘Pasionaria’ ezizenarekin egin zen ezagun bizkaitar politikari komunista, urteetan Espainiako Alderdi Komunistaren buru izan zena. 

Doloresek eta bere bilobak, Lolak, maitasunaren, nostalgien, galeraren eta bakardadearen bide intimoenetatik eramango gaituzte lan honetan. Dokumentuz, poesiaz eta musikaz lagunduta, kontakizunari dimentsio intimo eta emozionala eransten diotenak.