Herri galdeketa Usansolon, herritarrek etorkizuneko metro geltokia non nahi duten jakiteko
Usansolotarrek metroa udalerrira iristearen inguruan hiru alternatiben artean erabakitzeko kontsulta egin dute igande honetan. 1.741 pertsona joan dira bozkatzera, eta %94,7ak metroa erdigunera heltzearen alde egin dute.
Usansoloko Geltokia Erdigunean auzo-plataformak kontsulta antolatu du igande honetan, herritarrek metroa udalerrira nola iritsi nahi duten erabaki dezaten. 16 urtetik gorako usansolotarrek daukate aukera bozkatzeko, herriko plazan kokatu dituzten lau mahaietan.
Galdera honako hau izan da: Egungo Usansoloko tren geltokiaaren galera dela eta, zein da zure ustez herriaren tren-konexio beharrizanak asetzeko aukera hobea?
Eta hiru aukera izan dira: 1, Usansolo erdigunerako geltoki propioa; 2, 500 metroko tunel ibiltaria ospitaleko geltokira; eta 3, Autobus-lanzadera bat ospìtaleko geltokira.
1.741 pertsona joan dira bozkatzera. 1.648k lehenengo aukeraren alde egin dute; 43k bigarrena bozkatu dute; eta 33k hirugarrena. 17 boto zuri eedo baliiogabe izan dira.
Resultados de la consulta popular de hoy.
— Geltokia Erdigunean (@Geltokierdigune) October 5, 2025
¡Ha quedado claro! #usansolo #geltokiaerdigunean #erabakia #herria #lortuarte #lortukodugu@eajpnv_Legebil @ehbildu_legebil @PPVasco @socialistavasco @SumarMugimendua @UsansoloHerria @ehbilduusansolo @ETS_RFV pic.twitter.com/nRmExIOiYR
Goizeko 9:00etan osatu dituzte mahaiak, 20.00etara arte zabalik egongo dira, eta sistema informatiko bidez ziurtatuko dute kontsultaren fidagarritasuna, partehartzaileen anonimotasuna bermatzeko, bertokoak direla ziurtatzeko eta inork ez dezan behin baino parte hartu.

Usansoloko Geltokia Erdigunean auzo-plataformak urtebete baino gehiago darama martxan; hain zuzen ere, Lakuako Hobernuak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Trenbide Sareak Usansoloko erdiguneko metro-geltokia proiektutik desagertu zela baieztatu zutenetik.
Aurten, plataformak aldarrikapen-ekimen ugari egin ditu (manifestazioak, elkarretaratzeak, auzo-batzarrak...), eta alderdi politikorekin eta administrazio publikoekin hainbat bilera egin ditu.
Plataformak dioenez, Usansolok herriaren erdigunean geltoki bat izan behar du. «Aldarrikapen hori da usansolotarrek garraio publikoan kalitaterik ez galtzeko modu bakarra, zenbait datuk berresten baitute herritarrek defendatzen duten alternatiba dela udalerriaren beharretara ondoen egokitzen dena», argudiatu du.