INFO

Harris Dickinson-ek zuzentzen duen lehen film luzea

URCHIN
Britainia Handia, 2025. 99’. Zuzen eta gidoia: Harris Dickinson. Akt.: Frank Dillane, Megan Northam, Diane Axford, Murat Erkek. Musika: Alan Myson. Argaz.: Josée Deshaies.

Frank Dillane da ‘Urchin’ filmeko protagonista. (BBC Film)

‘Urchin’ Harris Dickinson aktore ezagunak zuzentzen duen lehen film luzea da. Canneseko zinema jaialdian estreinatu ondoren, Donostia Zinemaldiko New Directors sailean ere ikusteko aukera izan genuen. Gainera, Biarritz Film Festival–Nouvelles Vagues zinema jaialdiaren hirugarren edizioan Grand Prix sari nagusia jaso zuen. 

Filmak Londresen bizi den Mike izeneko preso ohiaren istorioa kontatzen du, bere bizitza berriro eraiki nahi duena. Etxerik gabeko gaztea da, eta iraganari aurre egin eta egoerari irtenbide bat bilatzen saiatuko da. Marjinaltasunaren eta itxaropen-distira laburren artean igarotzen da haren bizitza. Bere burua deskubritzeko bidean sartu ahala, ustekabeko aukerak sortuko dira, hasiera berri bat markatu lezaketenak. 

Harris Dickinson

‘Beach Rats’ filmean egindako lanagatik nazioarteko aitorpena jaso ondoren, ‘Babygirl’, ‘Triangle of Sadness’ eta ‘The King's Man’ filmetan parte hartu du, besteak beste. Orain, Dickinson-ek aurrerapauso bat eman du zuzendari gisa bere lehen film luzearekin, eta kameraren aurrean ez ezik, atzean ere talentu paregabea duela erakutsi du. Filmak nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartu du, eta kritikari zein ikusleen laudorioak bereganatu ditu.