INFO

Sopelako auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioa eginen dute urtarrilaren 31n

Joko areto baten aurka protesta egitea egotzita epaitu behar dituzten sopeloztarrei elkartasuna adierazte aldera manifestazioa egingo du Sopelako 4ekin1 plataformak urtarrilaren 31n. Gogoratu dute auzipetuek, guztira, auzipetuei 32 urteko espetxe zigorra eta 112.400 euroko isuna eskatzen dietela.

Agerraldia egin dute Sopelako hainbat herritarrek. (SOPELAKO 4EKIN1)

Mobilizazioa deitu du Sopelako 4ekin1 plataformak urtarrilaren 31rako, joko areto baten aurka protesta egitea egotzita epaitu behar dituzten sopeloztarrei elkartasuna adierazteko. Duela hilabete eskas aurkeztu zuten plataforma eta auzia jendarteratzeko asmoz egingo dute manifestazioa, Sopelan bertan.

Agerraldia egin dute deialdia zabaltzeko eta gogora ekarri dute auzipetuek, guztira, 32 urteko espetxe zigor eskaerari eta 112.400 euroko isun eskaerari aurre egin behar diotela. Berriz salatu dute «muntai polizial» baten aurrean gaudela eta azpimarratu dute 2021eko urte hasiera, hots, epaituko duten gertaera jazo zen garaia «bereziki mugitua» izan zela Sopelan, eraikitze lanetan zegoen supermerkatu baten aurkako dinamika herritar bat eta joko aretoean aurkako kanpaina bat tarteko.

Plataformak salatu duenez, testuinguru horretan, «Sopelako jarduera sozial desberdinetan lanean ari ziren lau herritar izutu asmoz operazio hau jarri zuten martxan». Deitoratu dute operazioa «frogarik gabe» eta «gardentasunik gabe» burutu zutela, horrenbetse, non auzia birritan artxibatu duten. Halaber, fiskala auzirik erretiratu da.

Hala ere, akusazioak bere horretan mantendu du zigor eskaria eta, beraz, epaiketak aurrera jarraitzen du. Plataformak deitoratu du «onartezina eta guztiz larria» dela, lau sopeloztarren bizitza «betirako baldintzatu» baitezake.

Gaineratu dute auzia ez dela bakarrik 4 auzipetuen aurkako afera, baizik eta «herritarren oinarrizko eskubideak ukatuak izan ezin daitezkeela uste dugun guztion etorkizuna» dagela jokoan.

Beraz, uste dute ezinbestekoa dela erantzutea, ahalik eta herritar gehien bilduta. Hori dela eta, agerraldian Sopelako, Uribe Kostako zein Euskal Herriko herritar oro deitu dute urtarrilaren 31n, eguerdiko 12.30ean egingo duten mobilizaziora batzera.