Michel Berhokoirigoin: “Izan den mobilizazioak erakutsi du egin duguna egin behar zela”

Luhuson atxiloturiko bost euskal herritarrak aske utzi dituzte kontrol judizialpean. Poliziaren esku lau egunez izan ostean, Paristik mintzatu zaigu Michel Berhokoirigoin. Bake prozesuaren alde egin duten ekimenak ohiartzun handia izan duela badakite, eta horregatik biziki pozik da Berhokoirigoin, batez ere, “desarmearen gaiak behar duen dimentsioa” hartu duelako.

Audio_placeholder

Michel Berhokoirigoin: “Izan den mobilizazioak erakutsi du egin duguna egin behar zela”

Loading player...
mixel_berhokoirigoin_bobedme101
mixel_berhokoirigoin_bobedme101

Baxe nafartarraren esanetan ekimenaren helburua egoera bat plazaratzea izan da: bake prozesuak bizi duen blokeo egoeratik irten egin behar da, eta zeregin horretan gizarte zibilak rol handi bat du. Gizartea nahiz politikariak mugitu egin behar direla uste du, eta “boterea”, berriz, bake prozesuan inplikatu.