Juan Mari Olano: “Preso ohiok gure aletxoa jarri dugu. Orain herritarrek hartu behar dute lekukoa”

Kalera Kalera! ekimenaren inguruan egiten duen balorazioaz eta bide batez, EPPKko zuzendaritzak aurkeztu duen txostenari buruz galdetu diogu gaur Juan Mari Olano preso ohi eta ezker abertzaleko militante historikoari.

Loading player...
|2017/01/09
20170801-usurbil-kalerakalera-ac
Kalera

Olanok zehaztu duenez Kalera Kalera ekimena ez da amaitu eta aurrerantzean ere segida izango du, nahiz eta, bere hitzetan “orain herritarrei dagokie lekukoa hartzea. Preso ohiok gure aletxoa jarri dugu”. EPPKren zuzendaritzak aurkeztu duen eztabaida txostena ere oso modu baikorrean baloratu du. Halere, Olanok ohartarazi du “bide legalak eta juridikoak baliatuta ere, presoek ezingo dituzte euren eskubideak gauzatu 7/2003 lege-organikoa desaktibatzen ez bada”.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK