Satira eta ironia bat, Pariseko martxari segida emanez

Pariseko martxak eskuratutako babesen artean La Parisienne Libérée blogari eta abeslariarena zegoen eta hau okasiorako egindako bideoa.

NAIZ|2017/12/12 21:52

Larunbatean, 11.000 lagunek euskal presoen aldeko elkartasuna Pariseko bihotzeraino eraman zuten; izan ere, bertan izan zen «Bakea Euskal Herrian, orain presoak» lelopean Bakearen aldeko Artisauek antolatutako manifestaldia. Atxikimendu ugari jaso zituen martxak, tartean Estatu frantseseko politikagintzan sona handia duten zenbait gizon emakumeek emandakoak.

Babesa eman zutenen artean, ostera, bazegoen ere La Parisienne Libérée blogari eta abeslaria. Satira eta ironia maisuki uztartuz ohikoak dituen abesti bidez eman zion babesa manifestaldiari.

Honatx sareetan zabaldutako abestiaren itzulpena:

 

La Parisienne Libérée


Euskal Herria herri txiki zahar bat da
bere denbora ematen duena abesti polifonikoak sortzen,
gazta jaten,
Izarra edaten,
piperra ekoizten
eta ekintza armatuak prestatzen.
Baina hara, zer gauza bitxia:
ETA desarmatu egin da.

Imaginatu ezazue esfera politikoa jo duen izua.
Nola justifikatu gure salbuespen legeak?
Gure elite taldeak, gure polizia, gure zelatariak?
Gure tresna antiterrorista guztiak, bakeak ezereztuak.
Jainko maitea, ze tristea!
Luhuson, azken sarekadak
Estatu frantsesa lotsagarri uzteko besterik ez zuen balio izan.
Zorionez, mendekatu ahal izateko
oraindik hainbat preso gelditzen zaizkio.


Gabi Mouesca

Urruntze eta dispertsio politikak
euskal preso politiko eta senide gehienei eragiten die.
Euskal preso politikoei ezarritako zigorrak
“heriotza zigor motel”-tzat jotzen dituzte.
Kartzela politiketan adituak direnek
Mendekua ere, administrazio penitentziarioko funtzionario ugarik
haien armagabetze iragarria, antolatua eta asumituaren prezioa ordainarazten dietelako.
Mendeku giroa somatzen da frantziar eta espainiar espetxeetako pasabideetan.

La Parisienne Libérée

Abenduaren 9an euskaldunak Parisera doaz,
Fresnes, Reau eta Fleurytik pasa ostean.
Eguerdian Montparnassen izango dira,
eta konpainia edukitzea espero dute.

Isolamenduaren kontra, sakabanaketaren kontra,
Heriotz zigor geldoaren kontra, ez duena bere izena esaten,
salbuespen erregimenaren biolentziaren kontra,
espetxeak diren injustizia espazio horietan ematen dena.