NAIZ

Zer esan nahi du Sakanan bolo-bolo dabilen 117 zenbakiak?

117 zenbakiak Sakana busti du. Herrietako kaleetako afixetan zein pankartetan dago ikusgai. Haatik, oraingoz inork ez daki zer esan nahi duen zenbaki horrek.

Era honetako pankartan nonahi ikusi daitezke.
Era honetako pankartan nonahi ikusi daitezke.

Sakanako eskualdean barna 117 zenbakia ikus daiteke nonahi. Herrietako paretetan itsatsitako afixetan zein han-hemenka zintzilik, dantzan, diren pankartetan. Hiru digituzko zenbakiaren aldamenean noizean behin gizonezkoen eta emakumezkoen izen pila bat irakur litezke, baina deus gehiago.

117 zenbakiaren itzalak Twitterren ere segida du, izan ere Sakanako Sortuk bertan duen erabiltzailearekin 117 zenbakiaren gaineko kartelen eta pankarten berri ematen ari da.

Momentuz antolatzaileek baino ez dakite 117 zenbakiak esan nahi duena eta datozen egunotan zifra horrek zentzua hartuko duela jakinarazi dute.