Abian da Errigoraren ‘Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpainaren bosgarren edizioa. Gaurtik hasi eta martxoaren 20ra arte oliba-olio birjina estra eta kontserbak-sortak eskatzeko aukera izanen da, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari, esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Joan den urtean, inoizko eskaintza zabalena osatu zuten, eta aldi berean, ordura arte bi kanpaina zirena kanpaina bakar izatera pasatu zuten. Halaxe izanen da aurten ere, oliba-olio birijina estra eta kontserba-sortak, denak aldi berean eskatu beharko baitira. Banaketa eta ordainketa, berriz, bi txandatan eginen dute. Eskaera egiten dutenek oliba-olio birjina estra apirilean hartuko dute eta ordaindu ere orduan egin beharko dute. Kontserbak, aldiz, ekaina hasieran jaso eta ordaindu egin beharko dira.
Iaz egin bezala, aurten ere eskaintza zabalarekin dator kanpaina, izan ere, eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan ere eskuratu ahal izango dira.
Eskaerak martxoaren 6tik 20ra egin beharko dira: online (errigora.eus), eskuorri bidez edo hainbat herritan.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab
