
Gasteizko epaitegian lekuko gisa atzo deklaratzekoa zen herritar batek euskaraz deklaratzeko hautua egin zuen. Galderak baina, gazteleraz egingo zizkiola ohartarazi zion epaileak, eta itun horiek gainera itzultzeko eskubiderik ez zuela gaineratu zion. Herritarra ados agertu zen eta itzultzailea behar duena bera ez dela gogorarazi nahi izan zion epaileari.
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak Twitterren zabaldu zuen atzo iluntzean pasartea.
- EPAILEA: Euskaraz deklaratzea eskatu duzu, jakin galderak gazteleraz egingo zaizkizula, eta ez zaizkizula itzuliko.
— Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) 2018(e)ko maiatzaren 21(a)
+ LEKUKOA: Lasai, ez naiz ni itzultzailea behar duena.
Gaur Gasteizen gertatua, 2018 urtean.#EuskarariMugarikEz pic.twitter.com/yjEcqz4wri
Donostian ere Ertzaintzarekin gora-beherak
Salatu dutenez atzo arratsaldean euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik, gazte bat identifikatu eta ia atxilotu zuen Ertzaintzak Donostian, Ernaik Gipuzkoa plazan jazarpen poliziala salatzeko egin zuen prentsaurrekoaren ostean. Iazko maiatzean hoteletako langileek jasaten dituzten lan-baldintza prekarioak ikustarazteko hiriko hotel baten atarian egindako protestagatik zenbait gaztek jasaten ari dituzten ondorio polizial eta judizialak salatu nahi izan zituzten agerraldian. Haren ostean baina, gazte antolakundeko kide bat eta bertan zeuden kazetariak identifikatu zituzten.
Ernairen agerraldia Bizitza Da Handiena ekimenaren baitan gauzatu zuten. 60 herri mugimendu eta sindikatu biltzen dituen mugimendua borroka sozialen astea ospatzen ari da Donostian eta horretarako, eraikin publiko bat okupatu dute.
Adi sekuentzia honi. Ezetz asmatu nola amaitzen dn
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 21(a)
Ernaik turistifikazioaren aurkako irakurketa egin du laster irekiko duten hotel baten atarian. "Elite ekonomiko eta politikoen mesedetara eraikitzen ari diren herri ereduari erantzuten dio turistifikazioak".#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/MSoO1EFfVG

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
