Sareak ere eskutik oratuta

Sareetan oiartzun zabala izan zuen erabakitze eskubidearen alde Donostia, Bilbo eta Gasteiz batu zituen giza kateak. Espetxeetan edota diasporan diren herritarrak sare sozialen bidez lotu ziren giza katera.

NAIZ+|2018/06/11 11:29
Loading player...

350.000 eskuren laztanek lotu zituzten atzo Donostia, Bilbo eta Gasteiz. Belaunaldi ezberdinetako milaka herritar atera ziren errepidera atzo, eskuak batuz, erabakitze eskubidearen helmugara eramango gaituen bidea marraztuz.

Unea betikotu nahi izan zuten parte hartzaileek eta katearen zati izan zirela frogatu zuten askok sare sozialetan. Familia eta lagunarteko irudi anitz ikusi dira Twitter eta Facebook moduko sareetan, baita herrietatik mobilizatutako herritarren talde argazkiak ere.

Sareetan zeresan berezia eragin zuen Athletic Club futbol taldeak giza katearekin bat egin izanak. Estatuko kirol egunkari nagusienetan jaso dute Athleticen erabakia, ‘Marca’ eta ‘Mundo Deportivo’ egunkarietan adibidez, eta sareetan iruzkin mordoa eragin du albisteak; batzuk erabakiaren aldekoak, taldea txalotuz, eta beste asko aurkakoak.

Euskal presoekiko babesa presente izan zen ibilbidearen puntu askotan. Euskal presoen euskal herriratzearen aldeko zapiak han eta hemen ikusi ahal izan ziren. Espetxeetako harresien atzean ostera, gogotsu jarraitu zuten giza katea. Horren lekuko Picassenteko kartzelan preso duten Manex Zubiaga Bravoren mezuak.

Giza katearen ostean giroa aparta izan zen ibilbidean zehar, bereziki lotu zituzten hiru hiriburuetan.

Euskal herritarrek atzokoan protagonismo berezia izan bazuten ere, ez ziren bakarrik izan. Kataluniatik etorritako gizon emakumeek harrera beroa jaso zuten, baina ez ziren gurera etorritako bakarrak.

Gurean egoteko aukerarik izan ez zutenek, ordea, euren giza kate eta ekimen propioak egin zituzten mundu zabalean. Hona hemen sareetan oihartzuna izan duten ekimen horietako batzuk:

 

Atzerrian diren zenbait euskal herritarrek herrimina erakutsi zuten atzokoan.

HERRI INFORMAZIOA