
Arkaitz Zarragak Bilboko Udaltzaingoarekin izandako liskar baten berri eman du Facebooken. Azaltzen duenez, Areetako jai guneko txosnak desmuntatzen ari zela zebrabide baten gainetik pasa zen atzo, udaltzain batek ikusi eta gerturatu zitzaionean. Gazteleraz mintzatu zaio polizia eta Zarragak euskaraz egiteko eskatu dionean, «agentearen eskubidea hizkuntza ofizialetako batean aritzea dela esan, errefortzuak eskatu, eta paper eta karneta guztiak eskatu dizkit niri», dio zabaldutako oharrean.
Udaltzainak agindu duenez bi isun helduko zaizkio etxera Zarragari, «bata trafikoari lotutakoa, eta bestea agenteekiko errespetu ezagatik».
Errefortzuak eskatzerakoan Zarragarengana hurbildutako bigarren polizia euskal hiztuna zen eta euskaraz aritu zen une oro. Magistaritzako irakaslea da Zarraga eta kasualitatez, bigarren udaltzain hau bere ikaslea izandakoa zen; «lotsatuta agertu zen, are gehiago nire ikaslea izan zela adierazi diodanean», gehitu du idatzian. «Hauxe adierazi nahi nien ikasgelan Hizkuntz Eskubideen Urraketaz aritzen ginenean!», dio minduta.
«Ezin egoera tentsuagoa izan da berriro ere pairatu dudana nire hizkuntza eskubideak aldarrikatzeagatik. Bilboko udalean ez dago Euskararen Ordenantzarik. Hori dela eta izugarrizko babesgabetasun egoera pairatu dut gaur», dio kexu Facebooken oihartzuna izan duen salaketan.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

