Lan Eskaintza Publikoa: Lehia akademian hasten da
NAIZ+|2018/09/10 14:17|0 iruzkin
Ope-magisterio-bilbo-amaia-etxarri
Poza Lizentziadunaren 45 zenbakia gaur Bilbon. (Amaia ETXARRI)

Bilbon egindako argazkia da Amaia Etxarrik helarazi diguna. Poza Lizentziaduna kalearen 45 zenbakiaren parean egindako da goizaldean. Hondartzako aulkietan dago jendea ilaran zain, kartoiak lurrean, lozakuak... Ez daude maite duten musikari ezagun baten kontzertu baterako edo kirol ikuskizun garrantzitsu baterako sarrerak lortzeko zain.

Ikasi egin nahi dute, prestatu, 2019rako Haur eta Lehen Hezkuntzan espero den lan eskaintza publikoan postu bat lortzeko prestatze lanari ekin nahi diote izen ona duen hiriburu bizkaitarreko akademia batean.

Igandean hasi zen jendea ilara egiten, San Agustin akademian izena emateko aukera gaur 8.00etatik aurrera zutelako. Eskaintza aise bikoiztu du bertan bildutako jendetzak. Gehienek beste aukera baten alde egin beharko dute, beraz.

Larunbatean berretsi zuen Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ikasturte honetan egingo dutela publiko lan eskaintza hau, nahiz eta ez zuen plaza kopurua zehaztu, «urte bukaeran» egingo dutela iragarri zuen. Bezperan iragarri zuen Bilboko akademia honek gaur goizean eman ahalko zuela izena euren ikastaroetan hala nahi zuenak.

Antzeko ikastaroak hamaika leku ezberdinetan eskaini ohi dituzten arren, batzuen ospeak gaurkoa bezalako argazkia adierazgarria utzi digute.