NAIZ+

Nola demontre lotzen dira abarkak?

Gabonen bueltan, baserritar jantzia janzteko orduan hamaika zalantza izan ohi dugu abarkak nola lotu edo nesken buruko zapia jartzeko garaian. Zenbait bideo tutorial zalantzak argitzen ari dira sare sozialetan.

Abarkak nola lotu azaltzen du bideoak.
Abarkak nola lotu azaltzen du bideoak.

Gabonen atarian baserritar jantziari hautsa kendu, behar den bezala lisatu eta prest izan ohi dugu, San Tomas egunean, Olentzero eta Mari Domingi etorreraren bezperan edo Urtezaharrean txukun txukun janzteko. Baina nola demontre lotzen dira abarkak? Ez da dirudien bezain erraza… eta askok urtero izan ohi dugu zalantza berdina…

Mendizabal euskal jantzien dendak bere Facebook orrialdean partekatu duen bideo honek, baina, dudak uxatu eta argi eta garbi erakusten du nola lotu abarkak. Pauso sinpletan gomazko zein larruzko abarkak, alpargata zuriak edota beltzak nola lotu azaltzen du bideoak.

Lehen urratsa lokarriak aurrera pasa eta gurutzatzea da; ondoren, orkatilen gaineko lokarrietatik pasa, behetik gora eta gurutzatu behar dira. Atzera eramanez lokarrietatik pasa, kanpotik barrura, eta aurrera pasa berriz ere. Behin aurrealdean, gurutzadura bikoitza egin eta atzera, hiru bat aldiz. Bukatzeko, bi korapilo egin eta sobratzen den lokarria barrura sartu. Ulertu duzue? Egin Klik bideoari eta seguru ikasten duzutela

Buruko zapia

Neskek baserritar jantzian eraman ohi duten buruko zapiak ere lana ematen du. Hamaika modu ezberdin omen daude, baina, zapia jartzerakoan zailak dirudite guztiak. Youtube halako azalpen bideoz beteta dago. Hona hemen bat: