Hondarribia, gorria eta horia

Bandera espainiarrez josita abiatu zen Hondarribian uso mezulariaren erakusketa asteartean. Dekorazioaz «ohartutakoan», hura berehala aldatzea eskatu omen zuen Udalak. Twitterren gogoratu bezala, baina, ez da lehen aldia halako banderak Hondarribian agertzen direla.

NAIZ+|2019/01/10 09:06
Captura_de_pantalla_2019-01-10_a_las_9
Twitterren zabaldutako irudia.

Asteartean hasi eta igandea bitarte, uso mezulariaren Estatu espainol mailako jardunaldia eta erakusketa dago ikusgai Hondarribian. Bertan egingo omen dute gainera, «talde olinpikoaren» hautaketa. Jostaldi pilotalekuan da hitzordua, haatik, usoek ez ezik, ekitaldirako hautatutako dekorazioak eman digu atentzioa. Izan ere, bandera espainolez josita abiatu zen erakusketa.

Asteartean hasi bazen ere, Hondarribiko Udala ez omen zen dekoratuaz ohartu atzo arratsaldera arte. Banderen presentziaz ohartu bezain laster, antolatzaileekin kontaktuan jarri eta dekorazioa berehala aldatzea eskatu zutela dio Udalak txio batean.

Haatik, ez da lehen aldia, Bidasoaldeko herri honek bandera espainiarrak erakusten dituela. Orain bi hilebete, azaroan herriaren bihotzean, San Pedro kalean,  zintzilik ageri ziren zenbait bandera gorri eta horiak; bandera hauek ere irabazitako Kontxako banderak zirela defendatu zuen orduan herriko Udalak.

Twitterren zeresana eman du Jostaldi pilotalekuaren itxurak.