
Hamazazpi urte igaro dira Elorrioko Gazte Topagunea egin zenetik. 2002ko martxoaren 29tik apirilaren 1era egin zen eta Gazte Topaguneak lehenengo aldiz bisitatzen zuen Bizkaia. ‘Guk iraultzaz independentzia’ izan zuen lelo eta lau egunetan zehar egun osoko egitaraua aurkezten zen lehen aldia zen. Orduko hartan Berri Txarrak taldeak jarri zion musika banda ‘Bisai Berriak’ abestiarekin.
Orain, Lemoako Gazte Topagunearen atarian, halako ekimenei musika jarri dioten melodiak biltzen dabil Ernai, gazteen borrokari doinua jarri dioten kantuak berreskuratuz.
Lan honetan konplize izan du Berri Txarrak; izan ere, igandean Durangoko Plateruenan eskainitako kontzertuan ‘Bisai Berriak’ abestia jo zuen. Izar Mendiguren Cosgaya arabarra bertan zen eta unea grabatu eta Twitterren zabaldu du @itzulipurdika kontuan.
Zeru zati honetan bat eginik #bulkadaberriengaraiada (@berritxarrak atzo @plateruena n) #Bejondeizuela pic.twitter.com/xAbdk1Ovab
— Izar Mendiguren Cosgaya (@itzulipurdika) 2019(e)ko martxoaren 10(a)
Joan den astean abiatu zuen ekimena Ernaik eta sare sozialak lagun hartuta, 1999. urtean Euskal Herria zeharkatu zuen 'Gazte Abialdia' ekimenaren soinu banda zabaldu zuen lehenengo. Eibarko Su ta Gar taldeak egin zuen ‘Gazteria abian’, hain zuzen ere. Hedatutako bigarren abestia, ostera, 2000. urtean Kanbon ospatu zen Gazte Topagunearen abestia izan zen, Etzakit taldearen ‘Gurea’.
Hain justu, igandean, Berri Txarrak taldeak Durangon kontzertua zuen egunean ekarri zuen gogora Ernaik Elorrioko Gazte Topagunearen musika banda.
#Gzt19 | GAZTE DOINHUA
— Ernai (@ernaigazte) 2019(e)ko martxoaren 10(a)
2002. urtean Elorrion ospatu zen Gazte Topagunea. @berritxarrak taldeak "Bisai Berriak" kantua sortu zuen ekimenerako.
Gozatu!#Gzt19#EzDutGaldukohttps://t.co/ONSxCyWK1F

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
