NAIZ+

«Zaballan ere entzun gaitzatela, Altsasukoak aske!», Huheziko ikasleen aldarria

Ikasle euskaldunen kanpaldiaren baitan Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzeko Campusean izan ziren asteazkenean Altsasuko Gurasoak eta horrela agurtu zituzten.

 (@altsasugurasoak)
(@altsasugurasoak)

Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzeko Campusean izan ziren asteazkenean Altsasuko Gurasoak, gazteei euren seme alabei gertatutakoa azaldu eta jasotako maiatsuna aletu zuten. Bueltan, ikasleek bat egin eta Altsasuko auziaren soinu banda bihurtu den ‘Aurrera Altsasu’ abestia aho batez abestu zuten. Facebookera ere igo dute une hunkigarriaren bideoa, «Entzun gaitzatela Zaballan! #altsasukoakaske» leloarekin.

Asteazkenean hasi eta gaur arte, ikasle euskaldunen kanpaldia egin dute Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzeko Campusean Izokinen Biltzarrak antolatuta eta Fakultateko Euskara Batzordearen laguntzarekin. Ikasleen arteko harremanetan euskararen erabilera sustatzea da kanpaldiaren asmoa.