Susaetaren aldeko kantu eta aldarriak Japonian

Gamba Osakako jarraitzaileek pasioz eta maitasunez beteriko ongi etorria eman diote taldeko ikur berria bilakatu den Markel Susaetari. Athleticeko kapitain ohia Japonian ari da jokatzen.

NAIZ|2019/10/02
Loading player...

Ikurriñak eta kartelak eskuan, ‘Susaeta gu gara’ eta ‘Eta, eta, Susaeta’ aldarriak abesten agertzen dira zale japoniarrak azken orduetan sare sozialetatik zabaldu den bideoan

Joan den denboraldi amaieran, Markel Susaetak Athleticen egindako ibilbidea amaitutzat eman eta Japonian jarraitzea erabaki zuen. Gamba Osaka taldean ari da jokatzen eta bertako zaletuek bere pasioa eta maitasuna agertu nahi izan diote.

Ikurriñak eta kartelak eskuan, ‘Susaeta gu gara’ eta ‘Eta, eta, Susaeta’ aldarriak abesten ari diren bideoa zabaldu da sare sozialetan azken orduetan.

Susaeta lehen aldiz aritu zen hamaikakoan asteburu honetan. Hala ere, Athleticeko ikurra izandako jokalariak -500 partida baino gehiago jokatu ditu talde zurigorrian- ezin izan zion bere taldeari garaipena lortzen lagundu. 3 eta 1 galdu zuten Cerezo Osaka taldearen kontra. Aurkariaren entrenatzailea euskal futbolaren beste ordezkari bat da gaur egun, Miguel Angel Lotina meñakarra.

Susaetak 32 urte beteko ditu abenduan. Athleticeko lehen taldean 12 urte egin ondoren, denboraldi amaieran uko egin zion, taldeko zurigorri kirol arduradunek kontratua berrizteko egindako proposamenari. Erabakiak zalaparta sortu zuen zaletuen artean, azken kapitaina izandako jokalariari klubetik ez zitzaiola merezitako tratua eman kritikatuz.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK