Euskararen Eguneko aldarri eta ospakizunek sare sozialetan ere badute isla

Twitterreko joera dira gaur, abenduak 3, euskararekin lotutako mezuak. Euskaldun berri bezala lehendabiziko Euskararen Eguna bizitzen ari dela kontatu du Yasminek emozioz. Ikasleei aditutako hitzak ekarri ditu, aldiz, Ainhoa Latatuk: «Tío, que hoy es el día del euskara».

Maider IANTZI|2019/12/03
Alea
Arabako Aleak antolatutako irakurraldian, hainbat euskal idazleren lanak errepasatu dituzte. (ARABAKO ALEA)

#EuskararenEguna traolarekin askotariko mezuak zabaltzen ari dira herritarrak eta eragileak sare sozialetan. Zorionak ematen dituzte, egiteko dagoen lana nabarmentzearekin batera. Ez dute ahantzi Nafarroaren Eguna ere badela: «Euskarak egiten gaitu nafar, Nafarroak egiten gaitu euskaldun».

«Gaur, ere bai! Euskaraz bizi nahi dut», egin du aldarri Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Arabako Aleak irakurraldi batekin ospatu du eguna. Eta Koldo Martinez Madrilgo Senatuko Nafarroako ordezkariak, euskaraz ireki du saioa.

Euskaltzaleen Topaguneko Itsaso Lekuonak, berriz, honako gogoeta egin du kafea hartzen ari zela.

Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikerlariak zera aitortu du, elkarrizketari bide emanez:

Ibai Fresnedok hala erantzun dio:

Yasminek lehendabiziko Euskararen Eguna du euskaldun berri gisa.

Ainhoa Latatuk ikasleei entzudakoak ekarri nahi izan ditu: