Ikasle Abertzaleak-eko eledunak eta auzipetua
13 ikasle epaitu, milaka ikasle kalean!

Irailaren 26ean eta urriaren 11n ikasleok batu eta kalera ateratzeko garaia dugu! Erreformen aurka, Bologna, tasen ingoera eta elitizazioaren kontra. Gure eskubideen defentsan, hezkuntza herritar baten alde borrokan
jarraitzeko garaia dugu.

2012/09/24

2008ko urtarrilaren 31 zen. Ikaslerik ez zen ageri. Liburutegian edo klasean, apunte artean galduta,
azterketak gainditzeko ahaleginean ari giren. Hotza eta haizea nagusi ziren Leioako campusean. Gutxi
iraungo zuen ordea, azkar batean egurtu gintuzten eta.


Orduko gertakari horien ondorioz unibertsitatearen pribatitazioaren aurka borrokatzeagatik 13 ikasle
epaituak izango garen bitartean milaka izango gara kalera aterako garenak ordungo aldarri berdinari
gogor eutsita.


Bologna Prozesuaren aurkako borrokak eztanda egin zuen unibertsitateetan. Fakultateetako
asanbladak, manifestazioak, itxialdiak, ikasle greba orokor arrakastatsuak... ikasle mugimendu sendo
eta indartsu bat Euskal Herriko unibertsitateak astintzen ari zen. Unibertsitateen isiltasun eta
azpikeriaren gainetik lau haizetara zabaldu genuen unibertsitatea pribatizatzeko asmoz zetorren
prozesu europarra. Baita ozen oihukatu ere Bakaikun egin zen Europako Ikasle Foroan ikasleon
aldarria: Bolognari ez!


Ohi bezala ikasleon hitzari entzungor eginez aurrera jarraitu zuten unibertsitateko agintari eta
enpresek. Ikasleok ez dugu sekula etsi ordea, eta borrokan jarraitu genuen. Lehen proba piloei ekin
zioten, eta gelditzen ahalegindu ginen, baita asko lortu ere. Tantaz tanta ikasleria batu eta uholde
geldiezina altxatzen ari zen. Bologna gelditzen ari ginen!


Errektore eta dekanoak beldurtu egin ziren ordea. Ikasle borrokak ez baitzien beraien interesetan
aurrera egiten uzten. Oztopo bat ginen. Zer egin beraz? Erraza: oztopoa erditik kendu. Horregatik
UPVek “Listado de Infracciones y Sanciones” delako dekretu errepresiboa ikasle borroka
kriminalizatzea helburu zuen arau sorta aurkeztu zuen klaustroaren aurrean. Ikasle mugimendua
mehatxu eta beldurrarekin zokoratu nahi izan zuten, eta bidea libre eduki unibertsitatearen erabateko
pribatizazioan.


Baina ez! Ikasleak ez geuden prest halakorik onartzeko. Gure eskubideak urratu eta etorkizuna
baldintzatu nahi zuten prozesuaren aurrean gure hitza eta erabakitzeko eskubidea besterik ez genuen
eskatzen. Eta ez geuden prest amore emateko. Horregatik, 2007ko abenduaren hasieran egin zen
klaustro hura gelditu genuen. 250 ikasle baino gehiagok “ez, ez, ez, Bolognari ez!” eta “ikasleon hitza
errespetatu” oihukatuz, delako arauadia onartzea eragotzi genuen. Ikasle borrokaren garaipen bat
gehiago izan zen.


Urtarrila iritsi zen ordea, eta berarekin batera azterketa itogarriak. Horretaz baliatu zen UPV beste
klaustro berri bat deitu eta abenduan onartu ezin izan zutena onesteko. Kolore ezberdinetako txakur
harresi errepresiboa jarri zuten areto atarian. Eta ikasleak, oztopoz oztopo, bertan izan ginen ere.
Klaustroaren barruan hainbat ikasle ordezkariren bitartez eta kanpoan kontzentrazioan batuta gure
hitza aldarrikatu genuen beste behin ere.


Ez zen aski izan UPVko agintariek entzungor egitearena, ordea. Isilarazi egin nahi izan gintuzten eta
segurtasun indar pribatu nahiz Ertzaintza bidali zuten ikasleria egurtzera. Orduan, identifikazioak,
borra hedagarriak, bultzadak, pelotazoak... pairatu genituen. Gaur, gertakari horien aitzakipean 13
ikasle epaituak izango gara, ikasleriaren hitza aldarrikatzeko eskubidea defendatu eta
unibertsitatearen pribatizazioa salatzeagatik.


Baina hau ez da kasu isolatu bat. Unibertsitateetan ere aspaldikoa da bortizkeriaren erabilera
aldarrikapenak isilarazteko. Segurtasun indar pribatu nahiz “publikoek” maiz egurtu izan gaituzte
unibertsitateetako arduradunen baimenarekin eta ez da ezer gertatu. Errealitate honen adibide garbi
bat ikasturte honen hasieran UPNAn gertatutakoa. Foruzainak unibertsitate barrura sartu eta ikasleei
oldartu zitzaizkien murrizketa eta tasen igoera salatzeagatik. Nafar Parlamentuak berak ere erasook
arbuiatu ditu. Eta UPNAko agintariak mutu.


Bologna Prozesua, “Listado de Infracciones y Sanciones”, errepresio etengabea, erreformak,
murrizketak, tasen igoerak.... unibertsitatearen pribatizazioaren bidean urrats ezberdinak dira. Gutxi
batzuen interesei erantzungo dieten unibertsitateak eraikitzeko buru belarri dabiltza. Eta benetako
garapen eta heziketa integralean inbertsioak egin beharrean, krisiaz baliatzen ari dira eskubide
urraketan sakondu eta sistemaren beharrak aseko dituen eliteak sortzeko.


Baina ez! Arrazoiak soberan ditugu, galtzeko ezer gutxi eta irabazteko dena. Irailaren 26ean eta
urriaren 11n ikasleok batu eta kalera ateratzeko garaia dugu! Erreformen aurka, Bologna, tasen
ingoera eta elitizazioaren kontra. Gure eskubideen defentsan, hezkuntza herritar baten alde borrokan
jarraitzeko garaia dugu. Ikasle borrokaz lortuko dugulako, ikasleok greba orokorretara!

Artikuluak
Arnaldo Otegi Modragon
2020/06/03
Irkus Robles-Arangiz Bernaola
2020/06/03
Kepa Alberdi Egaña
2020/06/03
Elena Martínez Rubio
2020/06/03
Gutunak
Pilar Anton Murillo
2020/06/03
Xanti Begiristain Madotz
2020/06/03
Rober Cano | Erizaina
2020/06/02
Azken post-ak
Koldo Campos
2020/06/01
Fito Rodriguez
2020/05/29