Joseba Barriola

Aski da gezurrez, kalumniaz eta inkisizioz

Jasan behar dugun “demokrazia” hau, Frankismotik oinordetzan jaso duen impunitate orokorrean, expolio ekonomikoan eta ustelkerian, bortizkeria politikoan (fisiko eta simbolikoa), naziotasunaren ezarpenean eta unibertsaltasun serbilaren  monopolioan oinarritutakoa, justiziaren suma-santorum delakoan, tertuliano asko, telebista publiko eta pribatuetan, modu aspergarrian, inkisidore gorenak gisan aritzen dira, erre que erre, Cuba eta Venezuela diktadura tiranikoak direla pontifikatzen eta mundu guztiari kondena exijitzen.

Ez dira inkisidore gorenak, erresumindu dauden Estatu Batuetako eta bere morroi Europa neoliberalaren imperialismoaren marioneta balakariak baizik. Cubako Errepublikako Bahia de Cochinoseko inbasiotik Errepublika Bolibariarraren aurkako 2002ko Estatu kolperaino ez dute lortu nahi zutena: Castrok eta Chavezek gidaturiko esperientzia askatzaileak suntsitzea. Cubaren aurkako blokeoa, finantziazio ilegala, ekintza terroristak, Fidel asesinatzeko saiakerak…Ez dute lortu. Chavezen demonizazioa, komunikabide pribatuen gerra mediatikoa, empresario handien boikot ekonomikoak, jende pobrearen aurkako arrazakeria soziala aldarrikatzen duen kale borroka eta estatu kolpe plan berriak… ez dute lortu. Erresuminduak daude. Eta buru belarri, harmaz eta gerraz bada ere, Errepublika horiek suntsitzeko asmoari eusten diote.

Bertako suminduekiko eta bildukidekiko gorrotoan eta hango Chavez aurreko estatu “demokratiko” eta “sozialdemokrata liberala”ren menpeko herri langile mezpretxatua, gosean utzitakoa eta analfabetismora kondenatuarekiko gorrotoan  elikatzen diren balakari horiek hitz bi baizik ez dute: gezurra eta kondena inkisitoriala. Ez duzute inoiz horien ahotik Cubaren eta Venezuelaren egoerari buruzko azalpen bat bera ere entzungo. Ez duzute beren ahotik entzungo hango Konstituzioen aurkako kolpe militarren (Aznar eta 'El Pais' tartean ziren) eta inbasio militarren (Kennedyk agindua) eta kale borroka eskuindarraren eta terrorismoaren ez explikaziorik ez kondenarik. Hori da inkisizioaren Pontifize Gorenaren agindua: ez argitu ezer, gauza horiek ixildu, oraingoei buruz gezurra esan eta kondena exijitu.

Kondena exijitzearen arrazoia hauxe da: jendearen pentsatzeko ahalmena deuseztatzea. Ez baduzu ulertzen ere, kondena ezazu! Ebidentea omen da non dagoen “el Mal”. Are larriago: ulertzen saiatzea bera, kondenagarria deklaratzen dute.

Venezuelan Chavez aurretik milioika pertsona zeuden boto emateko eskubiderik gabe, zerrenda elektoraletan inskribiturik gabe zeudelako. Elektoralki, ez ziren existitzen.Chavez-en Errepublikan konpondu da injusticia hori. Ez al da hori demokrazian oinarrizko pausua?

Venezuela Chavez aurretik, milioika pertsona gosez eta txaboletan bizi zen. Errepublika berrian aurrera pausu handiak eman dira. ONU-k onartuak. Ez al dira horiek demokrazian oinarrizko pausuak?

Venezuelan Chavez aurretik, milioika pertsona analfabeto ziren. Analfabetismoa ez al da demokraziaren ahuldade ikaragarria? ONUk onartu du emandako pausua itzela izan dela.

Venezuelan adierazpen askatasuna ez dagoela? Ez al ziren komunikabide pribatuak 2002ko kolpe militarraren prestakuntza eta defensa mediatikoa egin zutenak, eta horrelako delitu egin ondoren, ez al dira oraindik legalak eta indartsuak? Egin eta Egunkaria itxi zirenean txintik esan ez edo konforme egon zirenek, esaten dute, gezurrak izanik, Venezuelan komunikabide pribatu hegemonikoak diktadura batek zapalduak daudela!

Caracaseko alkate jauna preso hartu dute kolpe militar baten konplotean inplikatua egotearen akusaziopean. Akusazio horren benetakotasunaz edo faltsukeriaz hitz bat ere esan gabe, hauxe da balakarien jarrera: “Caracaseko alkate demokratikoa detenitu dute, ergo, Venezuela diktadura da”. Entzuten al zaie noizbait esaten: “Milans del Boch, “demokraziak” jarritako jenerala detenitu zuten, ergo, Espainia Monarkiko Konstituzionala diktadura bat da”.

Estatu Batuak babestua, Venezuelako komunikabide pribatuek justifikatua eta defenditua, Empresarien Patronalak premiazko elikagai eta egunero behar diren ondasunak gorde eta merkatutik ateraraziz eskasiaren eta gobernuaren ez-gaitasunaren eta kaos sentsazioa probokatuz lagundua, hemengo bainan askozaz ere kale borroka larriagoa, eragindako hildakoak barne, eta konfrontazio soziala biolentoa sorrarazteko pentsatua, balakari horien ahotan bihurtzen da askatasunaren heroien epopeia eta Venezuelako diktaduraren froga.

Mundua hondamenera daraman politika imperialistaren jo-mugan egonik, Cuba eta Venezuelako errepublikek aurre egin behar diote etsai goitik behera harmaturiko gogorra eta (gogoan hartu Irak eta Guantanamo) krudelari. Egoera zaila. Lehenik duintasuna behar.  Hontaz eta hartaz galde dezakegu, egon gaitezke ez-ados, gustoago egongo ginake horrelako eta halako neurriekin, burokraziaren pisuaz kezkatuak egon gaitezen... Bale. Anka sartze eta desegokitasunak (ekologiaren kontsiderazioa-estatu paternalismoa-askatasun sexualak…) onartuta ere, jakinda ezer ez dagoela ziurtatua gizarte berriaren aldeko ahalegina eta borroka bera baizik, duintasunaren, burujabetzaren, demokraziaren eta jende apal eta sufrituaren aldeko apostuak gure agurrik beroenak merezi du.

Aski da. Hitza manipulatzeko baizik erabiltzen ez duten balakariak hizkuntza espainolaren degradatzaileak baizik ez dira. Gogoan nuen aurrekoa idazteko. Eta gogoz nago ondorengoa esateko: Fidelen eta Chavezen pekatu larria nagusiena hauxe da: miseria, exklusio soziala eta explotaziotik etekinak ateratzeko libertinaje eta krudeltasunaren jainkotutako kapitalaren merkatu sakralizatuaren nagusigoari aurre egiten saiatzea. Merkatuaren aberatsen tiraniatik lurraldea eta herritarrak askatzen ahalegintzea. Horregatik: gora Fidel eta Chavez!

Bilatu