Josu Iraeta
Idazlea

Atorra urdin. txapela gorri, garuna lainotsu

Mutikoa nintzela, Donostiako San Telmo museoaren aurrean, gaztelura igotzeko dauden eskaileraren hasieran, nola-halako kapera-oroigarri bat eraiki zuten, paretan izen mordo bat zintzilikatuz. Falangeko jantziak zituzten mutil armatuak, egun osoz egoten ziren, sarrera babesten

Urtean behin, kanpoko jendeak etortzen ziren hura ikustea, autobusak beteta. Jende adindua, atorra urdin eta txapela gorria jantzita, baita dominak paparrean zintzilik. Ziotenez, domina erakusten zutenei bidaia libre eta oilasko errea ematen zioten.

Urte asko igaro dira, ez dira gaurko kontuak, baina −zoritxarrez− Donostiako alde zaharrean ez bada, Gasteizen bai, eta dakidanez, ez oilaskoaren truk, baina norbaitek laguntza eta babesa eskaini ta bai.

Bakarren batek esango du gaistoa nahi zela bale, baina begien aurrean dagoena ukatzeak ez du ezertarako balio.

Horrela etortzen dira etortzen direnak, 1933ko martxoaren 16an Madrilen −lehen eta azken aldiz− egunkari bat argitaratu zen goiburu honekin: "El Fascio".

Egia esan, Hitlerrek Alemanian lortutako garaipen demokratikoaren ondoren, 1933ko urtarrilaren 30ean, Primo de Riveraren diktaduran boteretik gertu egon ziren giro kontserbadoreetan, Espainian alderdi faxista baten aukera «entseatzeko» unea iritsi zela zirudien, diktadorearen seme José Antonio Primo de Riverak, Lizarrako Markesak, gidatua izan zitekeena.

Bizitza laburreko egunkari honetan honelako paragrafoak irakur zitezkeen: Faxismoa, aberriaren oinazeak sentitu eta konpondu nahi dituzten guztien arteko lotura da. Hortik sortuko da herri masak garaipenera eramango duen buruzagia.

Ikusten al duzue nolabaiteko paralelismorik Espainiako gaurkotasun politikoarekin?

Bide batez, egunkari horrek, "El Fascio"-k, nazional-sindikalismoak hartua zuen ikurra kopiatu zuen bere azalerako, «jonsiar uztarria»-ren bost geziak zazpi bihurtuz.

Nondik datozen jakinda eta hedapen handiko tesi baten arabera, gaur egun «Estatu espainola» esaten zaiona, Francok, Pétain mariskalari kopiatutako termino bat da, Bere erregimenari «Estatu frantsesa» deitu zion, errepublika hitza bere hiztegi pertsonalean agertzen ez zelako.

Hori kontuan hartuta, ez da ulertzen gaur egun konstituzionalistak omen direnek, Espainia terminoa eskatzea, Estatua esamoldea behin eta berriz baliozkotzen duena Konstituzioa bera dela gordeta.

Historia faltsutzen edo ahazten duten herriak −espainiarra, esaterako− ez dira historia gainditzeko gai, egindako akatsetatik ikasten ez dutelako. Ortega y Gasset-en pentsamenduak zuzendaritza falangistan eragiten duen fetitxismo intelektuala da,

Egungo mundu akademikoaren −hein batek gurtutako− amnesia historikoak, bere zorroztasun ezak, Ortega y Gasset bezalako faxista bat «liberalismo demokratikoa» deitzen dutenaren aita bilakatzen dute.

Beraz ez harritu gaur edo bihar, Benjamin Netanyahu eta Donald Trump bezalako hiltzaileak, Bakearen Nobel Saria eskuratzea.

Ez dira ahaztu behar gaur egun zaintza politikoa egiten duten adierazle eta intelektual organiko ugariak. Senatuan bertan, sarritan indarrean jarritako kredo joseantonianoa: Krimen bat da separatismoak zikindutako eskualdeei, transferentzia bat bestearen atzetik ematea.

Esaten eta egiten duten horretan gauzatzen da. Maisua faxista zen, baina bere ideiak erabiltzen dituztenak demokratak dira. Metamorfosia adimenean oinarritzen dela diote harro. Dirudienez, egungo belaunaldi berriek femurra garatzen duten bitartean, gazteri urdin zaharrek garuna garatzen dute. Hori da miraria.

Aitortu beharra dago, darion naftalina usainaren ondorioz, beren baieztapenek nazka ematen badute ere, ezin dela ukatu goi-zuzendaritzak ospe handiko garunak dituela.

Ez genuke ahaztu behar asko kostatu zitzaiela Moncloara iristea, eta gaur, hainbat legegintzalditan «kanpoan» egon ondoren, lehenbailehen eta «nola edo hala» batzea dute helburu, berriro sartzeko. Nire ustez ez da erraza izango. Proiektu bat askotariko interesekin eta zuzendaritza «polizefaloa» finantzatzea txarra, oso txarra eta garestia izan daiteke, oso garestia.

Autodeterminazio-eskubidearen jarduna defendatzen dugunoi delinkuentzia politikoarekin identifikatzen gaituenak, manipulatu egiten du legea eta demokrazia parekatzerakoan, eta izatez, Franco buruzagiak interpretatutako historia makabroa bere garun lainotsuan ezkutatuz orrialdea pasatzen ari dira.

Francok, indarra erabiliz «Estatu espainiarra» izeneko esperpento bat inposatu zuenak eta egungo erregimenak «Legearen Inperioan» oinarrituz, inposatzen jarraitu nahi duena. Horrelako bidetik, demokrazia batek, indarrez −izatez− «beste» diktadura bat ekar dezakeela frogatuz.

Koldarrak eta beldurtiak dira, plebiszituaren beldur dira eta «duten guztiarekin» borrokatzen dute, oinarri demokratikoa izan arren. Badakite haren bidez ezetz esan daitekeela, eta horrek itzulerarik eza esan nahi du.

«Barrura» begiratzen badugu, etorkizuna −hurbila ere− zalantzazkoa da egoera politikoan. Oroimen ahuleko garaiak bizi ditugu, eta horrek beti dakar arriskua. Dagoeneko inork ez bai ditu gogoratzen Xabier Arzalluzen laudorio sutsuak, hortz handiak eta bibote urduria «zituen» Moncloako maizterrari buruzkoak. Izan ere, politikan dena ez da negoziagarria, eta batzuek denbora asko behar izan dute hori aitortzeko, gehiegi agian.

Hala eta guztiz, egungo egoera garrantzitsua da eta azken mende erdian ezarri diguten esparru zibil eta politikoa, asko ahuldu liteke lakoan nago.

Landare bizkarroi gisa bere Konstituzioari txertaturik bizi diren politikoak, badakite, gaurtik aurrera edozer gerta daitekeela.


Dena dela, nire jarrera politikotik usaintzen dudan, datorren «itunen entsalada» hori, egia mozorrotzeko eta denbora irabazteko «beste» saiakera bezala ulertzen dut.

Ondorio gisa, eta bukaera emateko, nahi nuke baieztatu, Madrildik inposatzen diguten proiektuarekin eta horretarako dituzten agintariekin, zalantzarik ez dut; Espainia orain baino gehiago izan zela, baina gutxiago izateko bidean doala, askoz gutxiago.


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Bilatu