Bi herri
Flandriar nazionalismoaz mintzatzean, kultura eta, bereziki, hizkuntza babestu nahi duen ideologia politikoa, autogobernua, eta independentzia hitzak erabili behar.
Puigdemonten Brusela eta elkartasun bidaiak merkatarien Europako Brusela eta Paris hartu zituen aldarrai gune. Bertan "liberté, egalité, fraternité" lelo kamutsak bestelako tamaina hartu zuen. Han euskaldunek eta katalanek oihartzun handia utzi zuten.
Belgikako, Flandriako eta Europar Batasuneko hiriburua. Bruselak lehen Broucsella zuen izena, eta jatorria bruk (zingira) eta sell (kokaleku) hitzetatik datorkio. NATOk bertan du egoitza politikoa. Bruselar batzuek frantsesa dute ama-hizkuntza, eta beste batzuek nederlandera. Halarik ere, gehienek bina hizkuntza baino gehiago dakizkite. Belgikan bi hizkuntza multzo nagusien arteko edo, are gehiago, bi nazio desberdinen arteko tirabirak dira nagusi Bigarren Mundu Gerraz geroztik. Valoniako lurraldean, hegoaldean, frantsesez egiten da; eta Flandriakoan, iparraldean, flandriaraz. Ekialdeko eremu txiki batean, bestalde, alemanez mintzatzen dira. 1989ko konstituzioak hiru lurralde autonomo ezagutu zituen: Valonia, Flandria, eta Brusela. 1993an estatu federal bihurtu zen, eta istiluak izan dira batasunaren aldekoen eta flandriar nazionalisten artean. Halaber, Valoniak Frantziarekin bat egitea aldarrikatzen duen waloniar mugimendu txikia ere badago.
Flandriar nazionalismoaz mintzatzean, kultura eta, bereziki, hizkuntza babestu nahi duen ideologia politikoa, autogobernua, eta independentzia hitzak erabili behar. Belgikako Erresuma sortzean (1830ean), Estatu berriak hasieratik frantses hizkuntzaren aldeko hautua egin zuen, eta hori zela tarteko, Bigarren Mundu gerran naziek Belgika inbaditu zutenean, flandriar abertzale askok haien alde egin zuten, pairatzen zuten bazterketa linguistikoa naziek gainditzen lagunduko zietelakoan. Gerra bukatuta, nazionalismo flandriarrak ospe ona galdu zuen Belgikan, eta bere alderdi politiko nagusia, Vlaamsch Nationaal Verbond, (VNV), debekatu, eta legez kanpo utzi zuten. Hala ere, 1954. urtean Volksunie (Herri Batasuna, euskaraz) izeneko alderdia sortu zuten. Arrakasta handia lortu zuen, eta lehenengo alderdi abertzale flandriarra izan zen. Alderdi hori 2001ean desegin zen, eta alderdi abertzale berriek indarra hartu zuten (Nieuw-Vlaamse Alliantie (N-VA) garrantzitsuena izan zen). 2014ean egindako hauteskundeetan, abertzale independentistek (N-VA eta Vlaams Belang) inoizko emaitzarik onenak lortu zituzten, eta Flandriako Parlamentu autonomikoan %40ko ordezkaritza lortu zuten bien artean, gehiengotik gertu.
Zangoak arindu. Bertako bazterrak ezagutzeko ere parada handia dago Bruselan. Udatiar asko Gran Place abiapuntua hartuta, hiriaren goiko eta beheko aldera zuzenduko ditu pausoak, eta André Waterkeyn-ek arkitektoak diseinatutako Atomium izeneko 103 metroko eraikin bitxia, altzairu eta aluminiozko 9 esferaz osatutakoa ikusiko du. Gero, Manneken Pis, 50 cm inguruko brontzezko estatuari erreparatuko dio. Bruselako hizkeran, Menneke Pis esapideak «mutikoa txiza egiten» esan nahi du. Distantzia handiak egiteko Bruselako metroa aukera ona da. 1976ko irailaren 20an zabaldu zuten, eta, gaur egun, metro-sareak hiru linea eta 32,2 kilometro dauzka. Komikiak gogoko izanez gero, Belgika osoa, baina, batez ere, Brusela hiriburua, oso leku aproposa da. Izan ere, Europa osoko komikigintzaren egoitza nagusienetarikoa da. Bertakoak ziren Comanche, Lucky Luke, Pottokiak, Tintin… bezalako komikiak. Jacques Brel (1929-1978), abeslari eta aktore belgikarraren "Ne me quitte pas" abestia entzuteko ere ez da leku txarra, edota bizikleta bat alokatu, eta, aditu askoren ustez, historiako txirrindularirik onena Eddy Merckx, buruan duzula kilometro batzuk egiteko, egokitutako bidegorrietan.