Arantza Lekuona
Laikotasuna, colectivo por la laicidad

ELAren komunikatua dela eta

«21 urteko lan antzinatasuna dute batez beste». Eta 2003 urtetik aurrera kontratupeko langile finkoak dira, ez oposaketarik eta ez ezer egin barik, dekretuz! Hori bai, baten bati gotzainek Egokitasun Adierazpena kentzen badio, kaleratze saria denon artean ordainduko diegu.

Atzerapen apur batez azaroan ELAk argitaratutako manifestu baten berri izan dugu; bere izen burua "ELAk langile guztien lan baldintzak defedatzen ditu". Berez hori da sindikatu baten lan langile orok defendatzea, arazoak sortzen dira langile multzo baten, demagun erlijioko irakasleak, beste irakasle multzo baten, demagun ordezkoak, interesekin talka egiten duenean.

Nik ere bat egiten dudan aldarrikapen batekin hasten da ELA: irakaskuntza, publikoa bederen. Areago «ELAk Estatu Espainolaren eta erlijio agintarien arteko itunak gogor gaitzetsi izan ditu» dio. Aizue, eta noiz egin duzue? Mesedez bidaliko zenidakete horren kopia bat?

Aldarrikapen polit honen ondoren erlijioko irakasleen aldeko hainbat baieztapen egiten dituzte, adibidez:

1. «Edukiei dagokionez, erlijio desberdinak aztertzen dira (…) dotrinatze arriskua baztertuz…». 2015ko otsaileko 24ko BOEn begiratu dugu arreta handiz erlijioko gaitegia: 67 gai lehen hezkuntzan eta 31 DBHn eta beste erlijioen kutsu dituzten gai bakarrak dira Bibliari lotutakoak; gainontzekoan ezta judaismoaz ere ez dago aipamenik (ez egotear ez dago ezta katoliko maronitaz ere). ELA esaten ari dena da erlijioko irakasleak ez dutela gaitegia betetzen? Beste alde dotrinatzea dela eta, zertarako daude erlijio irakasleak dotrina erakusteko ezik? 

2. «Kontratazioei betorik ez jartzea» lortu omen dute. Baliteke baino Gotzainen Biltzarrak bere web orrian argi eta garbi azaltzen ditu baldintzak eta ez dakit zergatik baino nik esango nuke oraindik «sartzea ukatzeko eskubidea du nagusiak» politika mantentzen dela. Edo EAEko gotzainak ELAri biltzarreko erabakiei baino kasu gehiago egiten dio edo batzuk jai dugu Egokitasun Adierazpena lortzeko.

3. «Eusko Jaurlaritzaren esku dago kontratazioaren kudeaketa». Bai, DECA (Declaración Ecuménica de Aptitud Academica) lortu dutenena, beste era batera esan da, Hezkuntzarekin zer ikusia ez duen erakunde batek eta ez Hezkuntza Saila da erabakitzen duena erlijiokoak balio duten klase emateko ala ez. Jaurlaritzak soilik kontratuak sinatu eta guztion diruarekin soldatak ordaintzen dizkie gotzain jaunaren onespena dutenei.

4. «21 urteko lan antzinatasuna dute batez beste». Eta 2003 urtetik aurrera kontratupeko langile finkoak dira, ez oposaketarik eta ez ezer egin barik, dekretuz! Hori bai, baten bati gotzainek Egokitasun Adierazpena kentzen badio, kaleratze saria denon artean ordainduko diegu. Badira beste gaietako ordezkariak 25tik gora lanean ari direnak eta ez dirudi ELAk ezer egin duenik bere egoera konpontzeko, areago 2009an ELA, CCOO eta UGTk Eusko Jaurlaritzarekin sinatu zuten hitzarmenari esker bizitza apur bat zailago egin zaie. Hitzarmen horren arabera erlijioak gure gaietako orduak hartu ditzakete baino guk bereak ez… Ditxosozko Egokitasuna ez badugu lortzen. ELAko jaun-andreak, benetan diotsute nik ere eskatzen badut emango didatela? Benetan?

5. «Sarbidea esleipen publikoen bidez…». Ez! Sekulan ez da horrela izan, bere leku lehiatze pribatua dute, inoiz ez da argitaratu ezta ere tokien kopurua. Leku aukeraketa aurrez aurrekoa zenean ikusi genituen erlijioko irakasle bakarrak ziren erlijioarekin puntuak pilatu ondoren beste gaietako tokiak hartzera joaten zirenak. Izenak nahi? Egun lehiaketa informatikoa da baino ez dugu garai hartan baino informazio gehiago erlijioari buruz. Ez katolikoa eta ere Islamaz.

6. «Irakasle kolektibo honi (…) beste irakasgaiak emateko gainerako irakasleei eskatzen zaizkien baldintza berberak…».

a. 2005ean ordezkapen zerrendak berregin zirenetik lehentasunezko ikasgaia dugunak, gehienak alegia, zerrenda bakarrean gaude; soilik lehentasunezko gairik ez dutenak (arkitektura adibide) izena eman dezakete zerrenda baten baino gehiagotan, edo duten tituluagatik ikastetxe mota baten baino gehiagotan lan dezaketenak (filologoak BHI eta HEOetan lan egin dezakete). Erlijiokoak dira bakarra lehentasunezko gaia (erlijioa) izanik eta ikastetxe mota bakarrean (LHE edo BHI tituluaren arabera) zerrenda baten baino gehiagotan daudenak. Eta gutxi balitz ere erlijioa irakasten ematen duten denbora dauden zerrenda guztietan kontatzen zaie; horrela historiako ordezkapen zerrendan 10 lehenetatik, 2k ez dute sekula santan historiako klase bakar bat eman, filosofian 10 lehenetatik 1; badugu beste bat ez dakiguna zer ikasi duen ezen erlijiokoa izanik 4 zerrendetan dago. Jarraitzea nahi? Izenak ematea nahi?

b. Beste gai bateko klaseak eman ordutegia osatzeko? Bai, nik neuk hainbatetan euskara irakatsi dut baino naiz eta arreta osoz euskara eta ez dut nire izena inondik topatu eta gutxiago 29 urteko eskarmentuak ematen didan puntuekin. ELAko jaun andreak zergatik beraiei kontatzen zaie eta niri ez? Hori ez da denok berdin tratatzea.

c. Berez plaza mistoak ordu gehiena duten ikasgaietako irakasleei eskaintzen zaizkie… bitako bat erlijioa ez bada, ordun garbi dago norentzat den, ala ELAkoei ahantzi zaie Rekaldeberriko plaza hura erlijio ordu bete eta 18 «beste gaietako» edo Bengoetxeko, 2 ordu erlijioa eta 15 «beste gaietako?

7. «ELAk (…) langile guztien lan baldintzak babesteko…». Hasiera itzultzen nahiz eta interes horiek talka egiten dutenean noren alde jartzen zarete?

8. «Langile publikoen lan duintasun berbera merezi dutela» Guk nahi bai, guk ere dekretuz finkoak izan nahi dugu ala oposaketak prestatzea gustatzen zaigula uste duzue?

Erdarazko atsotitz batek dio «no se puede estar en misa y repicando», eta zuek ere ez duzue lortu.

Bilatu