Jon Iurrebaso Atutxa

EPPKren komunikatuari buruzko zenbait ohar eta bestelakoak

Hitz gogorrak izango dira batzuentzat, baina Sortuk, EH Bilduk eta gainerako egiturek eztitu baino ez dute egiten Euskal Herrikoarekiko agresioa, oro har, eta preso politikoekiko (direnak) eta Euskal Herri Langilearekiko bereziki.

EPPK preso politikorik gabeko Euskal Herriaz mintzatzen da. Gezurra dirudi, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren alde bizia arriskuan jarri duen kolektibo politikoak halako maxima aldarrikatzea, hau da, preso politikorik ez egotea, gutxienez film yankietan agertzen den bizikidetza bezalakoa, baina oso antzinako filmetan. Argi dago, gure helburuak lortu ezean, beti egongo da euskal preso politikorik.

Bere ordezkaritza politikoak, dena errazago izan zedin, espainiar eta frantses sisteman sartzea erabaki zuen, baina halako planteamendua da, hain zuzen ere, gure nazio eta klase etsaiari interesatzen zaiona. Hemen ez dago klase borrokarik, ez eta, Euskal Herriaren okupaziorik. Elkarren errespetua izan dezagun, presoak kalera, baketan bizi gaitezen eta, hala, mundu askea lortuko dugu.

Saiatu eta frogatu den bezala, historiaurrekoa pentsamoldea: nazio eta klase helburuen maila jaitsiz gero, «beste sektore batzuk» erakarriko ditugulakoan, ez dakigu ondo zertarako.

Amore ematearen atzean ez dago ezer, Euskal Herri independente eta sozialista izateko aukerarik gabe uztea besterik ez. Hain da handia kontua non, prepotente batzuek barre egiten dioten halako aldarrikapenaren aurrean erakutsitako konfiantza engainagarriari. Bai tristea burokratek, ahoberoek eta sozialdemokratek saldu eta beste batzuek erosten dutena, hau da, behekoentzat nahikoa den eta, gainera, goikoek oparitutako mundu idealarekin amets egiten.

EPPKk eusten dio, premiazko neurri gisa, euskal preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko aldarrikapenari, hori baita espainiar Estatua gaur gaukoz bere gain hartzeko prest dagoena.

Konbentziturik gaude euskal preso politiko asko ez datozela bat idazkiaren edukiarekin (azken urteotan EPPKk idatzitako beste askorekin bezala). Antza denez, independentzia eta sozialismoaren alde egindako borroka akats bat izan balitz bezala.

Estatu kapitalistak bere esku duen tresna errepresibo batek Igor González Sola erail eta gero, Euskal Herria okupatzen duen estatuetako baten mendekua eta gaitasun demokratikorik eza aipatzeak sutu egiten gaitu, eta, horrez gain, Frantzia errugabetzat jotzen da.

Hitz gogorrak izango dira batzuentzat, baina Sortuk, EH Bilduk eta gainerako egiturek eztitu baino ez dute egiten Euskal Herrikoarekiko agresioa, oro har, eta preso politikoekiko (direnak) eta Euskal Herri Langilearekiko bereziki.

Preso politikotzat ez hartzea aurpegiratzen diote estatuari edo haren instituzio koertzitiboari. Datu aipagarri gisa, Igorren «suizidioaren» albistea argitaratzeko, "Berria" eta NAIZ/GARA komunikabideek Igor euskal presoa zela aipatu zuten. «Ahazturik», beraz, «politikoa» terminoa. Era berean, ez zen agertzen Etxeraten euskal preso politikoen zerrendan. Bai izugarria!

Arestian esandakoa kontuan edukita, berezko duen engainua eta oportunismoarekin eta euskal sozialdemokraziaren erakunde-egituraren jabe gisa, Sortuk dio Igor euskal preso politikoa dela. Horri nagusikeria eta lotsagabekeria politikoa deitzen zaio, normalki, klase eta nazio interesak alde batean uztearekin lotuta egon ohi direnak, sozialdemokraziaren ezaugarri propioa. Sortuk ez du ezer berririk asmatu, langile klasearen traidoreek aurretik hainbat lurraldetan asmatutakoa edo praktikan jarritakoa izan baita.

Presoak Euskal Herrira. Euskal lurretan kokaturiko espainiar espetxeetan hil egiteaz gain, erail egiten da modu gupidagabean Espainiako kartzeletan bezalaxe. Euskal borrokalarien heriotzak ez du mugarik. Okupatzen gaituzten estatuetako indar militarrek, indar mertzenarioek, hainbat tresnak, adibidez, kartzelek... erail egin dituzte.

Orain, magia erabiliz, EPPKk ez du autodeterminazioaren aldarrikapenik egiten (obedientzia estataleko ezker gehienak oraindik eskatzen dutena), bai egiten du, ordea, independentziarena eta, era berean, amnistia aldarrikatzen du, kontrakoa onartu arren, modu horretara, bidea guztiz galarazita edukiz. Izugarrizkoak dira euskal sozialdemokraziaren gutizia eta miseria oportunistak, ezker abertzale ofizial eta erreformistaren buruzagitza gorena den heinean.

Euskal Herriko amnistia, independentzia eta sozialismoaren alde!

Bilatu