Jon Iurrebaso Atutxa
Euskal preso politiko ohia

EPPKren zuzendaritzak argitaratutako idazkia dela eta

60ko hamarkadatik historia egin duten EPPKren idazkietara jotzen badugu, bertan azpimarratzekoak dira haien umiltasuna, haien argitasuna, horrek dakartzan borrokarako prestutasuna eta sakrifizio pertsonala, haien etika, haien sentikortasuna, haien elkartasun kolektiboa zein pertsonala kartzelatik ateratzeko orduan kasurik mingarrienekiko, haien errespetua mundu ororekiko, eta abar.

Hori da bat-batean datorkidana. Hau esanda, ezer ez da berdin ezta berbera esateko ere, bistakoa den moduan, eta are gehiago denboraren igarotzearekin. Hala ere, harritu egin naute Kolektiboaren Zuzendaritzak sinatutako idazkian agertzen diren gauzetako batzuk.

Gehiago luzatu gabe, pertsonak, mugimendu, alderdi, Estatu eta beste batzuk barnebiltzen dituzten eta bertan tratatzen diren hainbat auzi komentatzera pasako naiz. Horrela ba, zenbait punturen gaineko nire iritzia emango dut ez-adostasunerako eta adierazpen askatasunerako eskubideak aintzat hartuz, eta ETAko preso ohia naizen heinean aipatua sentitzeagatik, eta baita, maila pertsonalean ere, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko militantea naizen heinean. Arrazoiren batengatik pentsatu da eztabaida honek publikoa izan behar duela eta arrazoi horregatik nik ere publiko egiten ditut nire gogoetak.

Fase politiko berriaren hasierari dagokionez.

Ez dut uste modu publikoan azaleratu zenean orain dela 5 urte izan zenik, baizik eta orain dela 7. Altsasuko prentsaurrekoa eta aste batzuk geroago, 2009aren bukaeran, ETA erakundeak ondorioztatu zuen Ezker Abertzaleak erabakia hartua zuela… Hala ere, Anoeta eta gero, 2004an eta “gatazka kaleetatik atera behar da” lemapean, kontua nahiko mazeratuta zegoen.

Estatuak gu, presook, eta gure hurkoak erabiltzen saiatu dira gatazkaren konponbiderako prozesuan harriak jartzeko.

Gatazka baten gainditzerako, eta are gehiago gurea bezalako batean, zeinean bi Estatu dauden herri okupatu baten kontra, hiru irtenbide baino ezin dira egon. Bat elkarren arteko akordio batera heltzeko negoziazio bat izango litzateke. Holakoetan (orain arte) beti irabazten dute Estatuek. Beste aukera bat izango litzateke alde baten garaipena eta bestearen porrota. Hirugarrena aldeetako baten errendizioa edo uztea izango litzateke. Egia da ere gauzak konplexuagoak direla formetan, baina ez edukietan.

Bestalde, Estatuek ez dute gehiago presionatzen gaur kartzelariek ETAren ekintzei erantzuteko kartzela guztietan jazartzen gintuztenean baino gehiago. Garai haietan (Espetxeetako GAL sortzeko saiakerak baino lehenago eta geroago) jazartzen gintuzten (termino suabea), ez garaile sentitzen zirelako edo mendekuagatik, baizik eta bloke baten irudia ematen zuen eta erdizka ez zebilen Kolektibo batua, solidarioa eta borrokalaria ikusten zuelako.

Beste alor batean, ez dirudi gatazka bat bere alderdi guztietan indarrean irauten baldin badu, gatazkaren ondorioei buruz hitz egin behar izatea hau bukatu izan balitz bezala. ETAren kanpaina politiko-militarra bukatu da, baina inolaz ere gatazka. Ehunka militantek gogorarazi dugu epaitegi zigortzaileen aurrean puntu nagusia ez zela ETArekin amaitzea. Huts barkaezina. Hor ez zen gatazka bukatzen. Gatazka, orainaren eta etorkizunaren zati handi batean, Euskal Herriaren eskubide nazional eta sozialen gauzapenarekin amaituko zen.

Orain dela 5 urte ETAk bukaera eman zion bere kanpaina politiko-militarrari eta Frantziako eta Espainiako Estatuen errepresioak biktima berriak eragiten jarraitzen du egunero. Gaur atzo bezala kartzelaratzen gaituzte, isunak jartzen dizkigute, eraso egiten digute, iraintze gaituzte, gure izaera eta identitatea ukatzen digute, Estatuaren biolentzia, bakarra, onartzera behartzen gaituzte.

Errepresioa planteatzen da presoen eskubideen eta askatasunaren aldeko dinamika sozialaren ahultzearen zergati zuzen gisa.

Ez dut uste errepresioa denik ahultze honen zergati nagusia, bazik eta gehiago dela borrokarako, mobilizaziorako eta langa 1977. urtean bezain altu jarriko duten ekintza irmoagoak aurrera ateratzeko pizgarrien falta.

Hemen ez dago aitzakiarik. Alderdien lege espainiarra onartzeko ez zuten buruhauste handiegirik izan presoak ateratzeko borroka sustatu ez duten berberek. Ezker Abertzalea ez dela gai izan dioen horrek… Hemen ez dira sartzen preso, deportatu eta iheslarien gaiarekin, gehiago edo gutxiago, ahalegintzen diren milaka pertsona. Ezker Abertzale Ofizialaren egiturak eta zuzendaritza izan dira hori indartu ez dutenak beste gauza batzuk bultzatzen zituzten bitartean, adibidez Ezker Abertzalearen antolakundeen desagerraraztea, herri mugimendua biluzik uztea, borroka instituzionalari lehentasun osoa ematea, hau herri mugimenduaren, mugimendu sozialaren eta askapen mugimenduaren zerbitzupean bere osotasunean egon gabe.

Gatazka kaleetatik ateratzearena, “hori mahai baten inguruan konponduko dela”-rena, “badirudi badagoela komentatu ezin den zerbat”-ena… Mahai gehiegi eta sekretismo handiegia. Dena egoera honetara ailegatzeko. Eta esperientziak ez ziren falta okupatzen gaituzten Estatuen partetik gerta zitekeena jakiteko.

Nazioarteko Komunitatea gure alde zegoela esaten ziguten (beste bat lasaitzeko). Herriak ez badu irrikatzen duena konkistatzeko parte hartzen, gaizki goaz. Eta Nazioarteko Komunitateaz hitz egiten dugularik, azkenean datorrena pertsona entzutetsuek eta prozesuen laguntzaile edo bitartekariek, egiaztatze taldearen sinadura batzuk daramatzan idazki bat da… Zertarako? Ezertarako ez amaiera idatzita zegoelako. Baina, “zerbait egongo da esaten dutenean”. Egituretan delegatzeak
eramaten gaitu, adibidez, asanblada baterako internet bidez bozkatzera. Zelan eman daiteke iritzia, eztabaidatu eta bozkatu batzar batean baina internet bidez? Kalifikatzaileak norberarentzat uzten ditut. Ba gisa honetan doaz gauzak.

Zailtasun handiak edo erabateko ezintasuna Ezker Abertzalearen hausnarketa eta erabakietan parte hartzeko.

Ni 2011n irten nintzen azkenekoz eta badakit zer eztabaidatzen zen. Kartzeletara eztabaidarako batezbeste zer heltzen zen ere kalkula dezaket. Beste kontu bat da zeintzuk ziren kartzeletara norbaitek helarazten zituen materialak (eztabaidetarako informazioa, kontrasteak…). Baina historiako egoerarik kaxkarrenetan ere eztabaidatu egin da. Salbuespenak ez dira araua. Eta ez diot pista gehiagorik emango jakin behar ez duenari. Noski, Ezker Abertzale Ofizialak denbora gehiago galtzen baldin badu gai ezberdinetan, makoak gelditzen diren moduan gelditzen dira: ia-ia bakoitza berera eta eustera.

Iosu Uribetxeberria kaleratzeko borroka.

Idazkiak borroka espontaneoa izan zela dio. Orain oso gutxi 117 egun iraun duen txandakako gose grebaren moldea hartu duen beste borroka espontaneo bat egon da, eta bitarteko guztien bidez saiatu dira isilarazten. Bitxia da honi aipamenik ez egitea. Borroka hau Aitzol Gogorza larri gaixoa dagoen presoaren (berriki ospitaleratua izan dena berriz) gose grebarekin hasten da, eta beste kartzela batzuetan jarraitzen du. Ondo dakit kartzelan dauden kide batzuek ekimen honen berri izan zutela dagoeneko bukatuta zegoenean.

EAren ildoarekiko disidenteak diren erakundek presoen egoerarekin eta etorkizunarekin egin dute bandera.

Presoez aprobetxatzearena lehen eskumako nazionalistek esaten zuten, euskaldunak izan ala ez, eta sistema espainiarraz ala frantziarraz aprobetxatzen den gizaseme oro. Bitxia da, Amnistia aldarrikatzea preso, deportatu eta iheslariak kaleratzeko zein Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren gauzapenerako aterabide bakar gisa, presoez aprobetxatzea da? Eta hori esaten dute historikoki eta atzo arte hori bera mantendu dutenek? Ala garai berriek gure helburuak ere aldatu dituzte? Norbaitek presoekin bandera egiten duela dioen akusazio hau oso larria da. Kontuz ibili behar da esaten denarekin.

Kalean, hemen, ez dago ongia eta gaizkiaren gainetik dagoen deus. Inor ez da inoren jabe. Inork ezin du bera bezala pentsatzen eta jarduten ez duena difamatu ez dakit zeren oinordekoa dela sinesten duelako. Zer dela eta horrenbesteko larderia? Zeren beldur dira batzuk? Beldur izan behar da etsaiarena, burgesiarena, azkenean sistematik borroka egiten dutenengandik baino hurbilago daudenena. Gaur egun dena asmatuta dago eta munduan bizi izan diren egoeren kopia txarra egiten ari denik badago. Eskizofreniko bihurtzen ari dira sistemarekin adeitsuak izateagatik. Kalean badago gezurretan ibiltzera hain ohituta dagoenik, ez direla gai akusazio iraingarri baten gezurra kalibratzeko. Ematen du batzuei berdin zaiela dena zapaltzen gaituztenen atseginekoak izateko.

Akusazio hau ez zaio PNVri egiten, dispertsioaren muntaiarekin kolaboratu zuen hori, edo Azcarragari, Justizia Sailburua izatera iritsi zena zipaioek euskal militanteak torturatzen zituzten bitartean. Eta Ezker Abertzale Ofizialaren jarrerekin ados ez dauden eta beste jarrera batzuk mantentzen dituzten ENAMeko betiko militanteei eta ETAko militante ohiei edozein gauza leporatzen zaie. Kalean, EAOren egituretatik esaten da argitzen ez den jendea dela, lehenengoetara itzuli nahi duen jendea dela, pikoletoekin zerikusia duen jendea dela, programarik gabeko jendea dela, EAren zatiketa nahi duen jendea dela… Ezin da horrenbesteko gorrotoa erakutsi EAko militante ezagunen aurka eta etsaitzat hartu. Ez da Ezker Abertzale Ofizialak PNV edo PSOEri ematen dion tratua.

Kolektiboaren ekarpenak.

Gernikako Akordioa. Ez dakit ze punturaino eztabaidatu zen gai hori kartzeletan (ez daukat daturik), baina edozein kasutan, ezustean, Amnistia aldarrikatu zuen (aldaketa kontu bat, presoek sinatu dezatela eta amnistia jarriko dugu). Gerora, batzuek zein besteek barreneko kajoian sartu zuten, azken atearen atzean. Eta hemen ez da kontutan hartu behar Kolektiboak egin duena eta egin ez duena, asko ala gutxi egin bazuen, besterik ez genuen falta. Baina akordio honetan parte hartzea baino gehiago uste dut amnistia terminoa erabili zela Kolektiboak aipatutako akordioa sinatu ahal izateko, gero sinatzaile guztiak inplikatuko lituzkeen interbentzio ildorik aurrera eramatea bultzatuko lukeen dinamika bat sortu ez zelarik. Hobe norbaitek, Kolektiboari dominak jartzea baino, azalpenak emango balitu, Kolektiboak dominak
soberan dituelako eta gainera ez lituzkeelako jarriko.

Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako Idazkaritzak komunikazio bana bidaltzen dio preso bakoitzari eta ez Kolektiboaren ordezkaritzari.


Gauza bat, noiztik deitzen dio Ezker Abertzaleak Eusko Jaurlaritza gobernu baskongadoari?

Idazkian aipatzen da ere bai egituretatik pasatu gabe preso bakoitzari materiala bidali izanaren kontua, irakurketa ezberdina egin eta ETAk hartutako erabaki estrategikoarekin desadostasuna erakusten dutenen gaia, EAren erabakiei aurre egin eta presoak haien bandera bihurtu dutenena…

Lehenengo kontuari, EPPKren Mintzakidetzari zuzentzearena, munduari buelta txingoka ematea bezalakoa da. Hitz egin dezagun argi. ETAko militanteak eta euskal preso politikoak orokorrean, militante helduak dira, irizpide propioa daukatenak, gerri onekoak eta ongi lehiatuak. Norbaitek informazio orokorra eta propioa bidaltzen badie hainbeste esamesa eta gezurren aurrean bere burua ezagutzera emateko, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren kasuaren adibidean bezala, zein da arazoa? Ez al da egia beti eskatu dugula informazio orokorra eta partikularra gure auzo, herri, eskualde eta antolakunde anitzetan? Zenbat eta gehiago irakurri idazkia orduan eta harrituagoa gelditzen naiz. Eta, edozein kasutan, idazki hauek iristen badira, zelan ba ez direla beste batzuk iristen, hausnartzeko eta eztabaidatzeko beharrezkoak direnak, adibidez? Gauza nahikotxo ez dira hemen koadratzen logika sinple baten barnean.

Bigarrenari. Batzuok EAOrekin desadostasunak eduki ditzagun zilegia, justua, osasuntsua eta normala da. Ala ulertzen ez dugunean edota gainera ados ez gaudenean denari amen dioen kuadrilla bat nahi al dugu? Eta ez naiz soilik nire belaunaldiko jendeari erreferentzia egiten ari. Adin eta kondizio guztietako jendea. EAren egitura ezberdinetan jatorri anitzak dituen jendea. Jende ezaguna eta atzo arte
errespetatua.

ETAren erabaki estrategikoarekin bat egiten ez dutenen gaiari buruz.

Gaur egun hobe gutako bakoitzak beretzat gordetzen badu zer pentsatzen duen ala geuk kriminalizatuko ditugu gure buruak. Horrela egin dute gurekin EPPKren Zuzendaritzaren idazkiaren egileek. Batzuk hartutako erabakiaren alde ez daudela esateak (eta zerrendak egiteak eta seinalatzeak), beste batzuk borroka armatuaren jarraipenaren alde daudela esan lezake. Suarekin jolasten dutenei ohartarazpenik ez,
konstatazio bakarra baizik: denaz paso egiten duenik badago eta bere ezintasunean harropuzkeriaz itsutzen da. Kontu txarra.

Kanpaina armatuaren bukaerari buruz.

Berriz ere esan beharra dago estrategia politiko-militarra barnebiltzen zuen borrokaren bukaera ez dela gatazkaren amaiera, hau konpontzea lortu ez bada. ETArekin bukatzea ez da gatazkaren amaiera. Ezta ETAk alde bakarrez borroka armatua bertan behera uzteak ere ez du gatazka konpontzen. Gatazka egoera honen aurrean, bi aukera ditugu.

Defentsarako bitarteko bat alde batera ez uztea eta Euskal Herria, herri mugimendua, langile mugimendua eta abar eraikitzen jarraitzea. Eta orainetik aurrera desobedientziaren alde apustu egitea bere ondorio guztiekin. Horrek esan nahi du momentu zehatz honetatik aurrera pentsatzen jarri behar dugula garai gogorrak pasatzea tokatzen zaigula. Kontzientziatu behar gara isunak ordaintzeko, zureak ala
auzokidearenak. Pentsatu behar dugu kotxea kenduko dizutela (baldin badaukazu), eta abar. Kontzientziatzeko garaia da, kontua aurrera doala eta gero eta gehiago arriskatzeko beharra egongo dela, borroka horren protagonistak sentitu…

Bestea honakoa pentsatzean datza (eta ez inuzenteki, ez baitago horrelako ez gaitasunik): Espainia eta Frantziatik alde egiteko daukagun eskubide zilegiaren aurrean, Estatuek onartuko dutela gure jarrera, gure erabakia, alternatiba demokratikoa delako. Eta, noski, Estatuek aldaketa txiki bat egingo dute euren konstituzioetan eta alde egiten utziko digute. Hau argitzen ez bada, norbait tranpetan ari da. Noizko argi hitz egin? Noizko egia kontatu egoera bakoitzean? Bada, Ezker Abertzale Ofizialetik herri akordioak egin nahi dituztela PNVrekin. Independentziaren alde izango da? Ba ez, PNVk esan duelako ez dagoela horretarako prest. Aldi berean, bere klasea, burgesa, ondo bizi da merkatuekin eta gozatzen dituen baldintzekin. Ez du galtzaile aterako den abenturarik behar. Ez dira maila sozialeko akordioak izango, ez? Agerikoa da ezetz.

Ontzat emango genuke batzuen elkartzea, batzuen hurbilketa, batzuk ateratzea…

Eta beste batzuek isolamenduan jarraituko dute. Ez da ulertzen bakoitzak nahi duena egiteko erabaki kolektiboa, kontutan izanda zein den etsaiaren politika, zeinean sudur puntan jartzen zaiona egingo duen nahi dituenekin. Ez dut batasun eta elkartasun hori ulertzen. Preso larri gaixoak ezin baditugu atera ez dakit ze elkartasun mota izango dugun Kolektibotik okerren daudenekin, gainera, batzuek, 20 urte beharko dituztenean hirugarren gradura sarbidea lortzeko eta 30 baldintzapeko askatasunerako. Eta urte horietan guztietan zehar ez zaitez mugitu bestela ez duzula progresiorik izango graduetan zenbait onura eskuratzeko. Ondorioz, erabakia kolektiboa eta aplikazioa indibiduala izateak ez digu ezer konpontzen.

Salaketaren eta damuaren marra gorriak bezala. Ez al dira marra gorriak elkartasuna, defendatu beharreko zintzotasun pertsonala eta militantea, gure borrokaren izaera militantea eta ondorioz preso politikoen gure izaera? Bestetik EPPK beti saiatu da duina, humanoa eta solidarioa izaten zenbait kasu pertsonalekin, bere espetxe ildo politikoa apurtu gabe. Zentzu horretan ahal izan duen guztia egin du premiazko eta atzeraezinezko eran kartzelatik irteteko beharra zeukaten kideak kaleratzeko. EPPKk esaten bazuen urlia kalera zihoala, kalean galdetu ere ez zen egiten. Hori zen kalean behar zen gardentasuna, EPPKk irabazitako konfiantzak hori posible egiten zuelarik.

Bukatzen joan behar dudanez, bizpahiru gauza komentatzea.

Sortu Bidea.

ETAk egin zuena, su etena deklaratzea eta armak entregatzea alde batetik, eta Sortuk egin zuena bestetik, alderdien legea asperraldira arte onartu zuenean, ez da EPPKri Sortu Bidea eskaintzea bezala, denek espainolei eta frantsesei men egitea bilatzen ez badute behintzat. Ez dago duintasuna, batasuna eta elkartasuna mantentzerik espetxe araudia onartzen, bakoitzak aukeratu eta egin dezakeenaren oinarriaren azpian. Era horretan aipatutako hiru premisak hausten dira. Eta hori gainean eraman behar da urtetan zehar.

Badirudi ia debekatuta dagoela deportatu eta iheslariei buruz hitz egitea. Ez dakigu ondo zergatik baina horrela da. Kide horietako askok ez dauka inolako dokumentazio legalik. Beti ezin dute lanik egin. Landutako iheslari aurpegi iraunkorra dute. Askok 30 urte baino gehiago daramatza, literalki, bizitza bilatzen. Batzuei buruz ezin da jakin nondik dabiltzan, errepresioaren aurrean mugitu behar baitira. Zer egingo dugu errefuxiatu izaera onartuta ez daukaten euskal hiritar horiekin, dena eta gehiago eman zuten horiekin? Guk errefuxiatuak ditugu Granadako inbasioa baino lehenagotik, Afganistango gerrak baino lehenagotik, Ruandakoa, Nigeriakoa, Eritreakoa, Etiopiakoa, Jugoslavia zaharrekoa, Irak, Libano, Libia, Siria… Ezker Abertzale Ofizialean galdetu dezagun eta ea, orokorrean, zenbatek eta zer esaten diguten euskal deportatu eta iheslari politikoei buruz. Ikaratuko ginateke. Eta errua enteratzen ez den jendearena izango da, ez dela mobilizatzen, ez? Gai hori, batzuek, lur azpian daukate ez delako EAOren parametroetan sartzen. Ez daude horretara. Gogaikarria da. Ez dauka konponbide errazik...

Azken aurreko afera bat EPPKren Zuzendaritzak sinatutako idazkiaren autoretzaren inguruan. Ezaguna da gaur egun EAO zuzendaritza Sorturen eskuetan dagoela. ETAk esan zuen orain daukan aparatu bakarra zuloen zigilatzerako zela. Gaur egun, horrek esan nahi duen guztiarekin, Sortuk Ezker Abertzale Ofizial osoaren gidaritza egiten du, modu irekian edo teilakatuan. Ez da zentzugabea pentsatzea zerikusia izango duela EPPKren Zuzendaritzak bere egiten duen idazkiarekin. Edozein kasutan, eta garrantzitsuena, ikus dezagun ze ondoriotara heltzen den EPPK bera. Ez dugu presarik izango 5 edo 7 urte, ikuspegiaren arabera, kostatu denaren aurrean. Kasu guztietan, errespetua.

Presoak ateratzeko eta deportatuak eta iheslariak ekartzeko modu bat dago. Ezker Abertzalea kontzientziatzea da eta Ezker Abertzale Ofiziala lehenago tamainako eginkizunerako. Eta gero antolatuta dagoen oro. Jendartea bere osotasunean, eta berpiztea, garaietara egokituz, 77.eko amnistiaren aldeko mobilizazioak. Egia da diktadura amnistiatzeko baliogarria izan zela eta Grapoko militanteak geratu zirela
kartzelan, baina euskal preso politiko guztiak atera ziren, presioak Estatua estutzen zuelako. Ez dago beste modurik, Estatuko benetako botereek maniobra hau edo bestea egitea interesatzen zaiela ondorioztatzen badute salbu.

Herri osoaren inplikazioa gabe, batzuei gehiago gustatu ala besteei gutxiago, ezin izango ditugu atera. Ez da oso azkarra izan behar ondorio honetara iristeko. Zintzoki posiblea dela pentsatzen dut. Beste bat izango litzateke, bizitzera, gutxi gelditzen dela, eta ezikusiarena egitera herrikideen aurrean, Euskal Herria egoera okerrago batean ez egotea posible egin duten eta dena eman duten militanteen aurrean. Gure eskuetan dago.

Eta bitartean, ezinezkoa egitera Euskal Herria sozialista eta independentea lortzeko. Borroka da bide bakarra! Amnistia osoa! Aurrera beti!

Bilatu