Juan Carlos Garcia
Bizitza Plataformaren izenean

Foru Pasea egin diezaiogun Eusko Legebiltzarraren Covid Legeari

Hemen ez dago pandemiarik jada, baina bai ordea, gero eta erantzunik ez duten gero eta galdera gehiago: zergatik desagertu da Lehen mailako Arreta? Zergatik pertsona osasuntsuak konfinatzen jarraitzen dute? Zergatik behartu gaituzte maskara eramaten osasunerako kaltegarria dela frogatuta dagoenean? Zergatik erabiltzen dituzte PCRak sintomatologiarik gabe eta ziklo gehiegitara positibo faltsuak emateko?

Aurtengo San Juan eguna, 2021eko ekainaren 24a, tamalez, historiara pasatuko da baina ez onerako. Ez dugu Orreagan irabazi genuen eguna bezala gogoratuko, aspaldiko 778ko abuztuaren 15 hura bezala. Guztiz kontrakoa. Gaurko eguna euskal herritarroi aplikatu nahi diguten eskubide murrizketa handienetakoa izango da eta Noainen gure erresuma galdu genuen 1521eko ekainaren 30 hura bezala, edota foruak kendu zizkiguten 1876ko uztailaren 21 hura bezala gogoratuko dugu. Eta horregatik bildu ginen euskal eskubideen ikurra den haritzaren ondora, gure eskubideak eta askatasuna aldarrikatzera, gure arbasoek sarritan egiten zuten antzera.

Euskaldunok Europan eskubideen aitzindariak izan gara, Zuzenbide Piriniarraren bidez oinarrizko eskubideak aspaldi aitortuak izan genituelako, Foruei esker, Europako herrialde askotan baino lehenago. Adibidez, gaur egun hainbeste aldarrikatzen den gizon-emakumearen arteko berdintasuna gutxienez 1090etik aurrera bagenuen, Lizarrako Foruan jasota zegoelako. Bagenuen ere torturatua ez izateko eskubidea, edo esklabotzaren debekua beste herrialdeetan baino mende batzuk lehenago izan genuen. Edo polizia etxe batera ez sartzeko eskubidea, ez gauez ez egun argiz, leku sakratua zelako eta delako.

Baina, gaur egun, non daude gure eskubideak? Estatu espainiarrak eskubide murrizketa handienetakoa egin du Europan, covid aitzakiarekin, eta orain, estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko euskal herritarrak izango gara, galiziarrekin eta aragoiarrekin batera, eskubide gutxien izango ditugunak.

Zer ikusten ari gara azken urte honetan?

Zergatik Europa osoko konfinamendurik zorrotzena izan genuen eta umeek animaliek baino eskubide gutxiago izan zuten kalera ezin atera egon zirelarik, ezta une batean bederen, Europan beste gauza bat ikusten genuen bitartean?

Zergatik itxi zituzten tabernak, Jaurlaritzak hemengo inolako azterketa aurkeztu barik? Davosek hori nahi duelako? Izan ere epaitegiak zabaltzera behartu zituenean hildakoak izugarri handituko zirela esan zigun Jaurlaritzak eta kontrakoa ikusi genuen!

Zergatik itxi dituzte udalerriak, etengabe aldatzen dizkiguten sasidatuen aitzakiekin? Denda eta enpresa txiki gehiago ixteko?

Baina pandemiaz hitz egin dezagun. Pandemia 2020ko maiatzean amaitu zen. OMEk berak erabat erratu zela onartu beharko luke, iaz 175 milioi pertsona hilko zirela baieztatu zigulako baina lau milioi hil direla ikusi dugulako. Kopuru horrekin une honetan pandemia bat dagoela esaten badigute, beste hiru pandemia gehiago daudela esan beharko luke, eta, urtero gosez hiltzen direnekin, lau pandemia.

Hori bai, OMEk hasieran esan zuen hilkortasun tasa baino 30 aldiz txikiagoa dela onartu berri du. Beraz, zergatik ez du OMEk ezer egiten, mundu mailan berak sorrarazi duen gizarte, osasun eta ekonomi hondamen ikaragarri hau gelditzeko?

Ez dago pandemiarik, pertsona asintomatikoak ez direlako gaixoak; ez dago pandemiarik, Zainketa Berezien okupazioa urte guztien antzekoa izan delako, negualdean gripeak antzera kolapsatu duelako; ez dago pandemiarik, hedabideek emandako eguneroko hildako kopuruak ez dituztelako beste urteetan hil direnekin alderatzen, hain desberdinak ez direlako; ez dago pandemiarik Europan %10-15 gehiago hil direlako, ez bikoitza edo hirukoitza.

Hemen ez dago pandemiarik jada, baina bai ordea, gero eta erantzunik ez duten gero eta galdera gehiago: zergatik desagertu da Lehen mailako Arreta? Zergatik pertsona osasuntsuak konfinatzen jarraitzen dute? Zergatik behartu gaituzte maskara eramaten osasunerako kaltegarria dela frogatuta dagoenean? Zergatik erabiltzen dituzte PCRak sintomatologiarik gabe eta ziklo gehiegitara positibo faltsuak emateko? Zergatik medikamentu genetiko esperimentalei txerto deitzen diete? Zergatik ez dituzte covid-19a sendatzeko hilkortasun gutxiago duten beste terapiak erabili nahi? Zergatik ostalaritzaren %75a itxi nahi dute eta harreman sozialak gutxitu? Zergatik ari dira denda eta enpresa txiki eta ertainak ixtera bultzatzen eta zergarik ordaintzen ez dituzten oligopolio handiak lotsa barik bultzatzen? Zergatik ukatzen dute eztabaida zientifikoa eta izugarrizko zentsura ezarri dute? Zergatik debekatu diete medikuei autopsiak egitea? Zergatik egoitza batzuetan zaharrak abandonatu zituzten, inolako osasun zainketarik gabe, ospitale batzuetan lekua zegoenean?

Baina galdera hauei erantzun beharrean, covid lege berri horrekin gehiago zapaltzera datoz. Lege horrekin medikamentu esperimentalik jarri nahi ez ditugunok konfinatuak izan gaitezkeelako atxilotze zentroetan; datu pertsonalen babesa desagertuko delako; nahi dituzten aitzakiekin udalerriak, enpresak eta sektore osoak itxi ditzaketelako; urrunketa soziala eta ikastetxeetako protokolo militarrak betikotu ditzaketelako... Eta gero eta mota guztietako kontrol sozial gehiago. Hau da, oinarrizko eskubideak ukatu nahi dizkigute... Betiko?

Eta orain ume eta gazteei egur gehiago, ikasturte osoan erregimen militarrean eduki ondoren, nahiz eta haien datuen arabera udalerri eta hilabete askotan osasun egoera ona izan: umeak ezin jolastu, urrunduta, ezin arnastu, hotzez hilda eta haien aitite-amamak hil ditzaketela esan... Lotsagarria izan da. Onartezina. Nola ez gara oldartu tratu txar horien aurka?

Orain medikamentu esperimentala ume eta gazteei jarri nahi diete. 0-20 urte bitarteko adin tartean hilkortasuna %0,00025ekoa izan da. Hau da, hildako bat 0-20 urte bitarteko 401.529 herritarren artean EAEn, eta minbizia ere zuelako, hau da, ia 0. Behin eta berriz eman diguten bertsio ofizialaren arabera, sintomarik eduki ez arren, ume eta gazteak adinekoen kutsatzaile nagusiak omen dira (txosten batzuen arabera kontrakoa omen da). Beraz, zergatik orain horiei txertoaren bidez antigenoa sartu eta ondorioz adinekoak kutsatzeko aukera gehiago sortu euren tesien arabera, hain zuzen ere esan zigutenaren guztiz kontrakoaren alde apustu eginez?

Amaitzeko, politikariei, batez ere Euskal Autonomia Erkidegokoei, argi esango dizuegu, herriari traizioa egin diozuela. Ez duzuela merezi herri honen ordezkariak izatea. Aurrez aurre izango gaituzuela. Eta ez dugula zuen lege zabor hau onartuko, arbasoak gurekin daudelako, Gernikako Arbola eta berau ordezkatzen dituen eskubideei inoiz uko egingo ez diegulako.

Bilatu