Patxi Aznar Bellido

Gauzak ondo egin arte

Aurreko urtean argitaratutako datuen arabera Donostian (186.000 biztanle) familien %12k materia organikoa birziklatzen zuen, Milanen (1.500.000 biztanle), berriz, familien %90ek. Donostiako astakeriak Gipuzkoako hainbat txokotan jarraipena daukanez, urtero birziklagarriak diren 100.000 tona lurperatzen dira. Ondorioz, gutxi gorabehera, 20.000.000 euro inguru zaborretara doaz.

Errauskailua hornituko duen goi tentsioko linearen aurkako martxa egin berri dugun honetan, hurrengo gogoetak egin nahi ditut:

Politikariek esaten digutenaren arabera, hondakinen arazoari konponbidea emango litzaioke errauskailuarekin. Hala ere, pertsona zentzudunok argi daukagu gauzak ondo egin arte egoera ez dela baretuko. Esan nahi det arazoa ez dela konponduta izango hondakin-bilketaren sistemak justuak eta eraginkorrak zabaldu arte! Gogoratzen dut sistema horiekin hondakinen birziklatze-tasetan %75 gainditzen dela.

Ez ahaztu Donostian gertatzen dena: urtero udaletxeko politikari jarraipena emanez, birziklagarriak diren 43.000 tona lurperatzen dira. Errefus tona horiek Gipuzkoako lurretan pilatzen dira, eta kutsatzeaz gain, familia bakoitzari 150 euro garestitzen diote hondakinen ordainagiria! Aurreko urtean argitaratutako datuen arabera Donostian (186.000 biztanle) familien %12k materia organikoa birziklatzen zuen, Milanen (1.500.000 biztanle), berriz, familien %90ek. Donostiako astakeriak Gipuzkoako hainbat txokotan jarraipena daukanez, urtero birziklagarriak diren 100.000 tona lurperatzen dira. Ondorioz, gutxi gorabehera, 20.000.000 euro inguru zaborretara doaz.

Bestalde, gero eta larriagoa da Europatik etengabe iristen ari zaigun informazioa. Esaterako, minbizi kasuak areagotu dira Montpellierren, Madrilen eta Pisaren ondoan aurkitzen diren errauskailuek eraginda.

Kontua da oso erreza dela gaur egun daukagun teknologiarekin errauskailua ordezkatzea. Horretarako, nahikoa izango litzateke sortutako zaborraren kopurua ordaintzea, edo, bestela, astean zehar egun batzuetan errefus edukiontzia ixtea Gipuzkoako herri desberdinetan eta alderdi ezberdinetako alkateekin egiten den moduan. Hori guztia eginez gero, sei hilabeteren buruan errefus kopurua jaitsiko litzateke 100.000 tonatik 50.000 tonara.

Egoera hori aintzat hartuta eta ikusita inork ez dituela debate publiko batean errauskailuaren onurak defendatu nahi, jendeari hurrengo eskaera luzatu nahi diot: ondo egin nahi duten taldeei (Erraustegiaren aurkako Plataformarentzat, Gurasosentzat, Gipuzkoa Zutikentzat eta GEIS-OEIT mediku taldearentzat) adieraztea erabateko atxikimendua. Horren harira, erraustegiaren aurkako plataformak deialdia luzatu du otsailaren 24eko manifestaziorako; Gipuzkoa Zutik herriz herri ari da antolatzen Ainhoa Intxaurrandietak emango dituen hitzaldiak, Gurasosek martxan jarri du Hitzartu programa hondakinen gaian gipuzkoarron adostasun zabal bat lortzeko. Horrez gain, GEIS-OEIT mediku taldea hitzaldiak emateaz gain, informazio ugari argitaratzen ari da.

Bukatzeko, ez dugu ahaztu behar agintean daudenek gobernura iritsi zirenean esan zigutela gipuzkoarron hitza entzun nahi zutela. Erabaki garrantzitsuen aurrean, ordea, ezikusiarena egiten dute agintariek; hala nola, aipatzekoak dira metroaren edota errauskailuaren gaiak. Horregatik guztiagatik, nire ustez, herritarrok eraman behar dugu iniziatiba!

Donostia eta Milanen arteko alde handiak azalpen bakarra dauka: Donostiako udala ez dator bat denontzat hain onuragarria den birziklatze eraginkorrarekin.

Bilatu