Isabel Artieda, Expe Iriarte, David Mendaza
LAB Administrazioa Nafarroa

Gobernuaren deskonposizioa: hauteskundeak orain!

Aparteko egoera bizi dugu Nafarroan. UPNren gobernua ia hiru urte jasan ondoren (hasieran PSNrekin eta ondoren haiek bakarrik) hasiak gara argia ikusten tunelaren bukaeran eta inoiz baino hurbilago dugu aroaren aldaketaren aukera Nafarroako Parlamenturako aldez aurretik deitzen ahal diren hauteskundeen bidez.

Hiru urte hauetan, Nafarroako Gobernuak ezarritako murrizketa guztien aurrean, lan baldintzetan, soldatetan zein langileak gutxitzeetan, LAB sindikatuak zerbitzu publikoak defendatzeko borroka egin du. Ildo batzuetan arrakasta izan dugu, beti ere langileon mobilizazioari esker edo eta oposizio parlamentarioak izan duen aldeko jarrerari esker.

Zoritzarrez, UPNren Gobernuak arlo publiko osoa hala nola langileok izugarri kaltetzen asmatu du. Garai honetan ez da negoziazio kolektiborik izan: inposizioa egon da. Neurri guztiak Gobernuak hartu izan ditu, alde bakartasunez, eta egin ditugun proposamen guztiak baztertu eta kontra egin die.

LABen ustetan egin ditugun lan aldarrikapen guztiak indarrean jarraitzen dute, baina jakitun izan behar gara ikusteko UPNren Gobernuaren deskonposizioa, barnetik usteltzen ari dela eta jadanik ez dugula mintzaide argi bat aurrean gure eskakizunak nori zuzentzeko. Orain UPN lanpetuta dago inguratzen eta barnetik kiskaltzen dion sua itzaltzen. Gobernu ekintza alde batera utzi du, saiatzen ari baita egunez egun argitara ateratzen ari zaizkion ustelkeria kasuetatik bizirik ateratzen.

Testuinguru honetan, LABen iritziz alde batera utzi behar dira inoiz existitu ez den negoziazio kolektiboa berpizteko saiakerak eta bat egin hauteskundeak deitzeko eta Yolanda Barcina presidentearen dimisioa eskatzeko dagoen herri aldarriarekin. Gure lan etorkizuna, eta Zerbitzu Publikoena, erregimen ustel honen bukaerarekin elkartuta dator, baita aldaketa sozial eta politiko aro berri bat ekarriko duen gobernu berri baten etorrerarekin, jendarte justuago eta solidario bat lortzera eramanen gaituena, non Zerbitzu Publikoek dagozkien papera berreskuratuko duten.

Bilatu