Gure zilborrari begira. dagonean bonbon...
Lehendabiziko gauza: chapeau CAF-eko langileen gehiengoari hasieran muzin egin nahi izan ziotelako Jerusalem eta Zisjordaniako ilegalki okupatutako lurraldeak lotuko dituen trena egiteko kontratuari.
Baina, jakina denez, denak berdinak gera baina batzuk besteak baino berdinagoak eta zuzendaritzak erabaki zuen baietz, kontratu horien esleipenak lortu behar zirela, baita lortu ere pastelaren, edo hobe esan, sarraskiaren zati handi bat bederen. 1.800 milioi euroko zati «gozoa».
Ez naiz nor bere lan egiteko beharra eta eskubidea kritikatuko dituena eta uler dezaket langile batzuk eta haien ordezkari batzuk eduki dezaketen dilema. Lan karga oso garrantzitsua da eta une zailak dira.
Utzi ditzagun albo batera une batez nazioarteko legedia, edo are gehiago, gizalegea edo langileen elkartasun internazionalista eta gauza erromantiko guzti hoiek. Ahaztu ditzagun, ahal badugu, bonbardatutako ospitaleak eta eraildako milaka umetxoak eta babesgabeko pertsonak.
Pentsa dezagun gure enpresen osasunean bakarrik. Gure enpresen izen onean. Euskal enpresek ospe ona dute internazionalki, tradizio industrial handikoak eta konpetenteak eta konpetitiboak dira euskal herritarrak langile latzak eta fiñak garelako, ondo prestatutakoak eta espezializatutakoak.
Baina ze izen on eta ze ospe izango dute aurrerantzean adibidez hain garrantzitsua den CAFek?
Etorkizunean norbaitzuk enpresa ezberdinen artean aukeratu behar dutenean kontratu bat esleitzeko ez al dute pentsatuko: «CAF? Bai, oso ondo egiten dute lan eta prezio konpetitiboak dauzkate baina ez dakit... Ez al zuten Israelgo Estadu nazisionistarekin Kolaboratu palestinar herriaren garbiketa etnikoan? Hobe beste hoieri ematea kontratua, haiek apartheidaren trenetik jetsi ziren eta itxurak behintzat gordetzen dituzte».
Ez dakit, agian inori ez zaio ajolako eta hori badakite PSE-PNVk eta zenbait sindikatuk eta EITBren zuzendaritzak (langile batzuk bai, benetako kazetariak dira eta ez morroi ustelak). Nik zer dakit, agian benetan inporta duen gauza bakarra diru ustela da eta aho txikiarekin su etena edo pakea eta giza eskubideak abstraktuki inbokatzearekin nahikoa da. Hortxe ditugu BMW adibidez, Gernika bonbardatu zuten hegazkinen motorrak fabrikatu zituena, edo Heinkel edo Opel... kalitate labeldunak guztiak eta «prestigioaren» sinbolo. Ezberdintasun bakarra izan daiteke haiek alegatu dezaketela (jeta askorekin bada ere) ez zekitela zer egingo zuten egazkin edo ibilgailu haiekin baina guk bai; ba dakigu tren hoiek nazioarteko legedia urratzen dutela eta okerrago dena gizalegea.
Baina begira diezaiogun logika kapitalistatik bederen: irudika dezagun ze publizidade ona lortuko lukeen CAF-ek orain Jerusalemgo kontratu hoiei muzin egingo balie. 1.800 euroko lan karga galduko luke baina internazionalki zer nolako marketing kanpaña itzela! Zenbat kontratu berri lortuko lituzke horri esker? Eta, batez ere, ze kolpea Estadu nazisionistari!
Ez, ez nago drogatua baina ez dut giza espeziean itxaropena galdu nahi.
Boikota Israeli. Palestina askatu.