Goizeder Etxaburu
Orreaga taldea

«Hauteskundeak»

Heldu den abenduaren 20-an, Espainol  «hauteskunde» orokorrak... Herri hau, berriz ere, beste iruzur batetan parte hartzera doa... iruzurra, bai! Zeren eta, nola dei daiteke honelako agresiozko «hauteskundeak» bezalako mounstroari iruzurra ez bada?

Gure lurralde propioan Espainol eta Frantses inperialismoaren hautets-ontzi deliktiboak  
ezartzera permitituko diegu berriz ere? Eta horretaz gain, gure anikilazioa besterik bilatzen ez  duen etsaiaren jokoan edo eszenatokian parte hartzeko prest gaude beste behin ere?

Baina noiz arte? Berdin dio nola mozorrotzen dituzten desagerrarazi nahi diguten bi  
inperialismoak! Baina bi inperialismo hauek egon badaude! Eta oso presente gainera.

Gure lurralde okupatu eta inbadituan, inperialismoa absolutua da. Frantses eta espainol
nazionalistek, gure herri menderatuaren anikilazioa dute helburu bakartzat. Horretaz ohartzen ez dena, ez da jabetu nortzu dituen parean eta norekin jokatzen ari den gure herriaren etorkizuna… Hori ez antzematea gauza arrunta da herri menderatuen artean, ez baitira inperialismoak eragindako errealitateaz jabetzeko gai;eta are gutxiago aurre egiteko.

Frantses eta espainiar ideologia inperialistak eta propagandak, eta baita monopolisten,
konstituzioen, eta jurisprudentzien etengabeko bertsio ofizialak ere diote, Nabar estatua ez dela existitzen. Eta existitzen ez denak ez du eskubiderik. Honela, praktikan, hobekiago suntsitzen gaituzte beraz. Inperialismoak, administatiboki finkatutako lurralde-mugapenak ezarri egiten ditu eta menderatutako herriak abortu bideraezinak dira, hondakin etniko eta folkloriko huts bideraezinak hain zuzen ere… Frantziar eta Espainiar herriek dute subiranotasuna, eta haiei dagokie Estatuaren boterea. Eta guk, nabartarrok honen Inperialista hauen instituzio barnean pretenditzen dugu gure herriaren Independentzia lortzea?

A zer nolako iñozoak izango ginatekeen, ezta?

Ondorio gisa, beraz, aipamen hau: etsaiak gu desagerrarazteko antolatu, inposatu eta  
ezarritako «hauteskunde», euskaldunon ikuspegitik, guziz ilegal eta korruptoak bezain arrotz eta deliktiboak diren hauek (eta iraganean ezarri dituzten eta etorkizunean ezarriko dituzten «hauteskundeekin»… berdin! ) onartu eta legitimatuko ditugu…? Ah! Primeran!

Joko edo eszenatoki hau («hauteskundeak»), kasu honetan, Espainiak, aldezaurretik ederki planeatua dauka oso nabarmen uzteko, guk, euskaldunok edota nabartarrok ez dugula inongo indarrik, botererik, erabakimenik gure lurraldea ere… Hau da, hutsaren hurrena garela hain zuzen ere…

Bainan, erru guzia Frantziak eta Espainiak soilik ote dute…? Zer gertatzen da etsaiaren
instituzioetan parte hartzen duten euskal «abertzale»-ekin? Azken hauek, frantziar eta  
espainiar aparatuen kolaboratzaile eta agente zuzenak direla! Modu konziente ala  
«inkonziente» batean… batek daki! Baina era inkonziente batean baldin bada, galdera
honako hau da: zertarako haibeste ikasketa, gero gure kabuz pentsatzeko gai ez  
bagara eta menderatzaileak ziria ederki sartuko badigu? Beraz, hemen, gure egoeraren  
erantzunkizunaren errua konpartitua da! Etsaiak mayoriak fabrikatzen ditu eta joko  horren barnean, euskaldunak gehingoa lortu duela uste duenean, poz-pozik jartzen da  
garaipen bat bailitzan! Baina herri Nabar honen helburua independentzia izanki, aipatutako mayoria horiek zertarako balio dute? Boz horiekin, hau da, bide horretatik zer  aurrerapen lortu dugu ba…? Hortik etorriko zaigu gure herriaren independentzia ala…? 

Bukatzeko, behin irakurri nuena aipatzera noa: batetik, boto bat gehiagok, menpekotasunaren akto bat eta inperialismoaren arsenal totalitarioan bala bat gehiago suposatzen du.

Eta bestetik, boto bat gutxiago, aldiz, inperialismoak iñoiz berreskuratu ezingo duen erresistentzia akto bat da.

Bilatu