Ibon Cabo Itoiz

Ikurrak adierazpen askatasunaren alde

Argi dago adierazpen askatasunaren atzetik ez dagoela bakarrik eskubide orokor bat; demokrazia bera dago sartuta eztabaidaren erdian.

Azken egunotan, adierazpen askatasunaren aldeko eztabaida batzuk sortu dira iritzi publikoan. “Berria”-n argitaratu dituzten artikulu batzuk irakurrita, iritzi artikulu hau idaztea erabaki dut nire kezka adierazteko.

Argi dago adierazpen askatasunaren atzetik ez dagoela bakarrik eskubide orokor bat; demokrazia bera dago sartuta eztabaidaren erdian. Horregatik, iritzi publikoan batzuk ikur asko erabiltzen dituzte benetako demokraziaren alde daudela erakusteko, bereziki hauteskunde kanpainan. Hala eta guztiz ere, gizarte aurreratu batean inklusioak ezin du bazterketara eraman. Horretarako, ikur batzuk erabiltzen dira esklusioaren alde eta horien aurrean harresi demokratiko berri bat eraiki behar dugu.

Adierazpen askatasuna funtsezko eskubide izan behar da demokrazia batean. Zeharkako izan behar da arlo guztietan. Esate baterako, kulturan, komunikabideetan edo politika erdian kokatuta egon behar da. Ezin dugu hitzerdika ibili, oro har, gure bizimodua babestu behar dugulako. Egia da, azken urteotan, mozal legearen ezarpena ikusita, adierazpen askatasuna ez dabil bere unerik onenean. Aldi berean, hauteskunde kanpaina honetan tira-bira batzuk egon dira alderdiek antolatu dituzten ekitaldiekin. Gainera, komunikabide batzuk presio izugarriek jasaten ari dira. Hori gutxi balitz, hedabideek atentatu ere jasan dituzte, esate baterako, “Charlie Hebdo”-rena.

Eskubide hori babesteko, Euskal Herriari dagokionez, ikur batzuk ugari erabiltzen dira, hau da, Altsasu, Errenteria eta hiriburuak ustiatuegiak daudela uste dut. Altsasu herria alderdi eskuindarrentzat ikur bihurtu da. Estatuko iparretik hegoaldera terrorismo delitua inork ez duenez ikusi gertatutakoa balorazio egiterakoan, komunikabide batzuk herriaren izena erabiltzen saiatu dira askatasunaren falta dagoela salatzeko. Errenteria ere erabiltzen saiatzen dira sarritan, familia guztietako biktimak elkarlanean hasi direlako. Eta nola ez, hiriburuetan marka berri eta berde batek ekitaldi baztuk antolatu ditu polemika pizteko asmoarekin. Horren aurrean, antifaxista sareak adierazpen askatasunaren eskubidea berriro mahai gainean jarri du.

Vox alderdiak askatasunaren ikurra erabiltzen du irabazita dauden eskubide batzuen kontra borrokatzeko. Alderdikide horiek askatasunaren aldeko eskaera beste eskubide batzuk zaplatzeko erabiltzen dute. Komunikabideen artean ere, denetarik dago. Garai batean pelikulen zentsura orain baino zorrotzagoa izaten zen. Gaur egun, ordea, komunikabidetako zuzendariak sotilago ibiltzen dira baina, hala eta guztiz ere, Auzitegi Gorenaren hainbat erabaki babesten dituzte. Denok askatasuanren alde lan egiten dutela mantentzen dute baian beti iritziak babesteko. Ez daukate finkatuta haien lerroetan eskubide orokor bat izango balitz bezala. Hori ere, erabat ondo ikusten da memoria historikoaren tratamendua ikusterakoan. Voxek zein komunikabideek erabiltzen dute gai hau sekulakoak esateko baina ez askatasunaren eskubidearen defentsa egin dezaten.

Horregatik diot, iritzietan eta politikan adierazpen askatasuna babestuta egon behar den arren, agente batzuek ezin dutela eskubide hori erabili gorrotoa bultzatzeko. Urrats asko eman behar dituzte batzuek benetako demokraziaren parte izateko. Euskal Herrian, ordea, erabat aurreratua gabiltza besteen izaerarekin konparatuz. Ikurrek ezin dira biratu aurrekoari mina egiteko. Adierazpen-askatasunka muga batzuk ere dakarzkigu, lehenalditik irakurketa asko datozkigulako. Pakitoren garaia buelta ez dadin. Ikurrak ere babes beharrean daude gaur egun, zoritxarrez, eta aurrean izugarrizko erronka daukagu gure aurrean hori konfirmatzeko.

Bilatu