Iñaki Quijera erailketaren 35garren urteurrena
Iñaki Quijera Zelarain, a consecuencia de un disparo a quemarropa realizado por un policía nacional español, resultó muerto el 1 de Setiembre de 1.979, mientras se manifestaba en Donostia, a favor de los derechos de los presos y refugiados políticos. Numerosas personas fueron agredidas y heridas, entre ellas varios cargos públicos de la época. El autor material de su muerte y los resposables de estos hechos jamás pagaron por ello; solo hubo una indemnización a la familia y un “arresto mínimo” para el autor material. No hubo ninguna responsabilidad política por tan graves sucesos.
Egia esteko, nahiz eta 35 urte luze igaro, oso hurbil sentitzen dugu gure laguna, gaur gogoratzen gauden gertaera hau atzo gertatu balitz bezala. 35 urte hauetan, gure artean sentitu dugu beti, eta horrela izaten jarraituko du. Garai hartan 18 urte genituen eta gazteak izanda, parranda genuen gogoko, baita mendia ere, sarritan ibiltzen ginen gure Euskal Herriko mendietan zehar, Txindoki, Aizkorri, Adarra, baita Pirinioetan ere, Belagua, Hecho eta abarretan. Herriko festetan parte hartzen genuen ere; oraindik ditut gogoan 79 urteko uda hartan, Iruñea eta Bilbora egindako eskapadak hango festa herrikoietan parte hartzera.
Euskara ere bere kezka handienetakoa izan zen, eta ikasten hasi zen. Oso konsziente zen hizkuntza berreskuratu behar zuela, bere Herriaren muina eta sutraia zela eta hemen Antiguan hasi zen ikasten hain zuzen , baita ere aurrerakuntza handia egin.Garai hartan ere, hasi zen lanean , heziketa profesionala bukatu eta gero, eta Ramon Vizcainon hasi zen lanean ilusio handiarekin, bere aita zena lan egiten zuen toki berberean.
Udako ekain hartan ere Gladys del Estal donostiarra erahila izan zen Tuteran, eta horren ondorioz egon ziren mobilizazioetan buru belarri sartu ginen, sarritan bortizki erasotuak izaten zirenak indar polizialen aldetik , zauritu eta atxilotu ugari sortarazten. Inolaz ere ez genuen imajinatzen bi hilabete beranduago zer gertatuko zen, nola pentsatu horretaz gure 18 urteekin. Bizitzaz gozatzen genuen, bai, baina ez genuen hazten ere gure inguruan sentitzen genuen zapalkuntza, herri bezala zapalduak, gure hizkuntza gutxitua, gure preso eta errefuxiatu politikoak egoera larrian, kezka handia eragiten zuen gurengan, erantzuteko beharra sentitzen genuen.Irailak 1ta hartan, manifestaziora abiatu ginen, gure preso eta errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzera, zeren eta haien egoera okerrera zioan egunetik egunera eta defenditu beharra zegoen. Egia esan, tentsio handiko hasiera eduki genuen, poliziez inguratuak bai ginen, baina hala ere manifestazioa abiatu zen. Hainbat pertsona, horien artean kargu publikoak, erasoak izan ziren, baina ezin genuen pentsatu inolaz ere, beranduago, arratsaldeko 8:30ak inguruan gertatutako zena.
Hiltzailea ezkutuan zegoen, norbait hil nahian, horretaz ziur gaude, eta Iñakik ez zuen ikusi. Udaletxeko arkupetatik irten zen hiltzailea eta pistolaz bi tiro bota zizkion, bere gorputza zulatuz. Iñakiren jarrera baketsua zen, baina armaz eraso zuten. Gero une luzez, hiltzailearen kideak, pilotaz eta porrekin erantzuten zuten, Iñaki rengana hurbiltzen ziren guztiori. Odola asko galdu zuen une hartan , eta gure laguna anbulantzia batean hil zen. Bere azken bidaia Antigua ra izan zen, Matia kalean dagoen Gurutze Gorrira.Sekulan ez dugu ahaztuko, polizien porrak, beren errespetu falta gure minarekiko, nola pixa egiten zuten Ijentea kalean geratu zen gure lagunaren odola ren gainean, hurrengo egunetan jasan beharreko mehatxuak, irainak, jarraipenak, diru lapurretak, bai lagunen aurka eta familiaren aurka ere. Ez zuten nahikoa gure laguna erailtzea, gehiago nahi zuten, mendekua, zigorra gure aurka, herriaren aurka.
Gure laguna eskubiderik gabe geratu zen, bizia kendu zioten eta bere hiltzaile eta arduradun politikoak libre geratu ziren, hori ezin da sekulan ahaztu. Sekulan ez dute ordaindu egindakoa, sekulan ez dute azalpenik eman, bakarrik gezurrak, eta gutxiago ere barkamena eskatu, eta are okerrago, gaur egun ere, sufrimendua eragiten jarraitzen dute, beldurra sortarazten gure artean, kaleetan eta errepideetan egunero ikusi behar ditugu eta beroien “democracia” kontzeptua ezartzen eta inposatzen digute biolentziaz , geure eskubideak behin eta berriro urratzen. Gaur egun ere, preso eta errefuxiatuak erasotzen jarraitzen dituzte, sakabanatzen dituzte, familiartekoak iraindu eta erasotzen dituzten bitartean eta horietako batzuk ere bizia galdu dute espetxeetan eta errepideetan dispertsioaren eraginez. Horrek adierazten digu garbi Iñakiren borroka herri guztiaren borroka zela eta gaur egun dela eta jarraipena izan behar duela zalantzarik gabe, zapalkuntza honekin bukatu arte eta Herri bezala libre izan arte.
Guk ez dugu zalantzarik, geurea da garaipena, eskubidea daukagulako eta lortuko dugu gure herria eraikitzea.IÑAKI GOGOAN ZAITUGU!