Josu Naberan
Idazlea

Izurriteaz galdera gehiago

Etorkizuneko egunen batean, planeta honetan gizaki adimentsurik geratzen baldin bada, galdetuko du: «nola gertatu ahal izan zen...!». Ah, noski, «plandemia».

Beraz, izurritearen zertzeladez etengabeko kalaka entzuten dugun bitartean, zergatiaz apenas aipatzen den ezer. Izan ere, egungo gizarte-sistemari ez zaio komeni zergatiak azaleratzea, ze kapitalismoaren hazkunde eta kontsumo eredua bera delako, gehien-gehienbat, izurritearen kausa. Aspaldiko kontua da, genioen, baina orain jauzi kualitatibo bat eman du biosferaren toxikazioak: mundu mailako epidemia da, hots, «pandemia».

Gaixotasunaren sintomak? Medikuei eta mikrobiologoei dagokie zehazki azaltzea, baina sintoma horiek denok pairatzen ditugu. Gaixotasunak mukieria, mukiak oro infektatzen ditu (sudur, aho, eztarrikoak), eta hortik birikietara edo hesteetara iristen. Erdi mira eginda geunden urtaroko marfundi (gripe) mukitsua ez zelako azaltzen. Bada, aldean daukagun pneumonia tipikoa da, nahiko «atipiko» ageri dena, bere kutsatze-eragin nabarmenagatik eta abar (hori ere medikuei dagokie azaltzea). Horri aurre egin ahal izateko prebentzio-neurriak badira, izan: mukieria sortzen duen guztia ekiditea, hain zuzen higienea, dieta ez-mukitsua... Neurri homeopatikoak, bai horixe, Farmakotegientzat «merkeegiak».

Izan ere pneumoniarako (badakit, jakin, umetan pairatu nuelako) ez baitago besterik antibiotikoa baino; gaixo hori bakteria kutsatuak eragiten duelako batipat. Bada tartean birusik ere, eta badakigu birus bakan horien kontra txertoa dela baliabide, infekzioa ekidin ahal izateko prebentzio-neurri gisa. Horretako soilik, nik dakidanez. Orain arte dena ulergarria. Latza, baina ulergarria.

Eta une honetan sartzen da eszenatokian gizakiaren alderdi ilunena.

Duela urtebete, planeta guztiko alarma sirena guztiak pizten dira bapatean, populazioan panikoa eta nahasmendua hedatzen dute berariaz, munduko informazioa kontrolatzen duten lau edo bost agentzia mertzenarioren bidez. MSEk alarma-egoera deklaratzen du... konfinamendua... populu beldurtu eta kikildua... Orduan zabaltzen dute «birus berri bat» sortu dela, non ez nola inork ez dakiena (saguzarra ote den, pangolina, edo Txinako laborategi bat, Trumpen ustez). Eta birus horren kontra bai omen dago txertoa! Txerto salbatzailea. Hori esanik, «birus sortu berri» delakoaren tramankulu arantzadun antzeko irudi digital bat jartzen digute muturren aurrean.

Ez da nire galdera inozoa bakarrik: aurretiazko plana izan ote da?

Farmakotegiek, denaren gainetik irabazia lehenesten duten konpainia pribatuak, topera aberasten dira (batak 12.000 milioi, besteak ez dakit zenbat miliardo...); hori bai, baldintza bat jartzen dute, euren txertoaren albo-kalteen erantzukizunik ez hartzea. Baldintza logikoa, orain gertatuko denagatik. Orain txertoen arteko «merkadeoa» dator, gogoan daukagunez. Zein baino zein eraginkorragoak.

Errusiarra, aurretiazko froga gehienak egin eta merkatura ateratzear dago. Kinka larria Mendebaldeko txertoentzat!. Interes anitz sartzen da jokoan! Berez arazo sanitarioa dena, auzi ekonomiko-politiko-geoestrategiko bihurtzen da: «syndemia (grekoz), coctail (ingelesez): ekai guztien koktela. Horretan, zera erabakitzen dute: aurretiazko frogak egiteke, merkatura irtetea eta zuzenean esperimentatzea gizakiengan! Historian lehenengo aldiz gertatzen da halakorik! Gertaera eskandalagarri hori nolabait leuntzeko-edo, mantra bat errepikatuko digute: «hobe txertoen albo-kalteak, covida baino. Zenbaten ahotik zenbat bider entzun dugu? Eta hori esateko, ba al dakite, jakin, zeintzuk albo-kalte diren ere?

Eta… (jarraituko du)

Etorkizuneko egunen batean, planeta honetan gizaki adimentsurik geratzen baldin bada, galdetuko du: «nola gertatu ahal izan zen...!». Ah, noski, «plandemia». Aurretiaz antolaturiko plan bat zegoela. Eta plan horretan aurreikusita zeudela kritikoei ahoa tapatzeko ele aproposak ere: «negazionistak» eta «lur-planistak»

Eta agian Brueghel Zaharraren marrazki hura etorriko zaio burura, «Itsuak ilaran itsu baten eskutik». Gaitzen kritiko, diot berriro, edo gureak egin du.

Bilatu