Erreka Urtasun, Pablo García, Nerea Etxegarai*
Patxi Larrainzarreko jardunaldi jarraiaren aldeko guraso taldea

Jardunaldi jarraiak gehiago ematen du

Hezkuntza Departamenduak emandako oinarriak betetzen dituen proiektua aurkeztu, familiei ekarpenak egiteko aukera eman eta klaustroak zein Eskola Kontseiluak onartu ostean, familiek hitza hartzeko txanda da oraingo honetan.

Patxi Larrainzarreko Jardunaldi Jarraiaren aldeko guraso taldeak, datorren azaroaren 22, 23 eta 24an Educa bitartez eta azaroaren 25ean eskolan bertan egingo den bozketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.Izan ere, gure seme-alaben heziketan eragin zuzena izango duen jardunaldiaren bozketak, 2022ko urtarrilaren 8tik aurrerako eta 2022-2023 ikasturteko ordutegiak zehaztuko ditu.

Hezkuntza Departamenduak emandako oinarriak betetzen dituen proiektua aurkeztu, familiei ekarpenak egiteko aukera eman eta klaustroak zein Eskola Kontseiluak onartu ostean, familiek hitza hartzeko txanda da oraingo honetan.

Ikasleko bozka bat eman ahal izango da (familia bakoitzak haur bakoitzeko bozka bana eman dezake) eta erroldaturiko ikasle kopuruaren 3/5ak (%60ak = 238 bozka) baiezkoa eman beharko lioke jardunaldi jarraia onartzeko. Beraz, zure bozkak asko balio du. Ez bozkatzera joatea, abstentziora jotzea edo zurian bozkatzea ezezkoa bozkatzea da.

Konfinaturik bazaude edo nahiago baduzu, astelehenetik asteazkenera telematikoki https://educavote.educacion.navarra.es bozka dezakezu eta bestela eskolan bertan ostegunean egin dezakezu XI. Eranskina bi gurasoek (baldin baditu) sinaturik aurkeztu eta gero.

Zalantzarik baduzu, hona hemen zurekin partekatu nahi ditugun hainbat abantaila. Jarraiak gehiago ematen digu. Malgutasun gehiago zerbitzu gehiago:

● Familiek umeak eskolan utzi eta jasotzeko dituzten aukerak zabaltzen ditu, gure lanaldien ordutegi ezberdinetara egokitzeko aukera zabalagoa eskainiz. Horretarako eskolak eta Guraso Elkarteak hainbat baliabide eskainiko ditu:

○ Goiztiarren zerbitzua: 7.30-9.00.

○ Ikasleak ateratzeko ordua: 14.00.

○ Jantokian geratzen ez diren ikasleentzako irteera malgua: 14.00-14.30.

○ Jantokian geratzen diren ikasleen irteera malgua: 15.00-15.45.

○ Eskolako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak; 15.45-16.30.

○ Irteera eskolaz kanpoko jarduerak egin eta gero: 16.30etan.

Berme gehiago:

● Urteko irakastordu kopuru berdina bermaturik dago, orain arteko ratio berdinekin, laguntza eta bikoizketa berdinekin.

● Jantoki zerbitzua ziurtaturik dago.

● Eskolak ezarrita zegoen irteera bera bermatzen du.

Jarduera osagarri gehiago:

● Eskolak doako jarduera osagarriak bermatzen ditu.

● Guraso Elkarteak bestelako jarduerak eskainiko ditu.
Aisialdi gehiago:

● Umeek aisialdirako eta bazkaltzeko duten denbora handitzen du, arratsaldeak libre izateko aukera luzatuz eta bestelako jarduera kultural, kirol jarduera eta jolasteko izan dezaketen denbora luzatuz.

Atseden gehiago:

● Atseden eta aisialdirako eskaini daitekeen denbora handitzean, familian zein lagunartean gozatu ahal izateko denbora handitzen da

Laguntza gehiago:

● Etxekolanak egiteko denbora gehiago eskeintzen du eta eskolatik antolatutako jarduera osagarriekin etxekolanak eginda irtetzeko aukera eskaintzen du. Zailtasunak dituzten familia eta ikasleekiko arreta hobetuz.

Instalazioen erabilera gehiago:

● Eskolaren instalazioak eskola ordutegitik kanpo erabiltzeko ordutegi zabalagoa eskaintzen du

Osasun gehiago:

● Jantokiko txanda bakarra aurrikusten da (14:00etatik 14:45tara)

● Eskolara egiten ditugun joan-etorrietan sortzen den estresa murrizten du. Gure egunerokoa samurtuz eta denbora nahieran antolatuz.

Errespetu gehiago:

● Familia guztien nahiak eta beharrak jasotzen ditu, aukera zabalago eta malguagoak eskainiz.

● Jardunaldi jarraiak eskaintzen duen ordutegi zabalarekin ez da irtenbide bakarra bilatzen, guztion ongizatea baizik.
Hona hemen jarraiari baietza emateko beste ikuspegi interesgarri batzuk:

● Katalunia. Generalitatearen informea

● Francesco Tonucci psikopedagogoa

● “Sobre la batalla por el tiempo” artikulua

Zure bozkak gehiago balio du. Zurea da hitza! Bozka ezazu!

 

*Sinatzaileak: Erreka Urtasun, Pablo García, Nerea Etxegarai, Ilargi Gonzalez, Mikel Ripodas, Ion Zeberio, Oihana Garmendia, Laura Goikoetxea, Patricia Remiro, Maite García, Unzizu Alegría, Idoia Etxeberria, Itxaro Ardanaz eta Elixabete Ansa.

Bilatu