Juan Manuel, Arantza, Ramón, Araceli eta Carmen Paniagua
Javier Paniaguaren anai-arrebak

Javier Paniaguaren senideak, Miren Peñaren heriotzaren aurrean

2013. urtean gure anaia Javi Paniagua sistemak erail zuen, duela gutxi Miren Peñarekin gertatu zen bezala.  Horregatik Javi Paniaguaren senideok,  gure elkartasuna adierazi nahi diogu Miren Peñaren senitartekoei.

Mirenekin gertatutakoa oso gogorra izan da guretzat. Berriro ere gure anaia, guraso, aitona Javi Paniaguak kaleratua izan zenean gertatutakoa bizi izatera iritsi garelako.

Javiren kaleratzearen inguruan gertatuakoak antza handia du Mirenen kaleratzearen inguruan gertatutakoarekin. Hin izan dira berdinak, ze bi istorio hauetako protagonista batzuk errepikatu egiten diren, ondoren azalduko dugun bezala.

Javi Paniagua lehenengo aldiz kaleratua izan zen 2011n, EEE hartako akordioan jaso zen kaleratuek urtebete igaro ondoren enpresan sartzeko aukera izango zutela. EEE hura enpresa komiteko gehiengoak sinatu zuen LAB sindikatuak izan ezik. Akordio hartan jasotzen zen kaleratuak beste EEE batzuen aurrean azkenekoak izango zirela langabezia prestazio amaitzear izango zutelako.

Urtebete beranduago Javi Paniagua berriro sartu zen enpresan, langabezia prestazioaren zati handi bat kontsumituta. 2013ko apirilean kaleratu zuten Javi beste lankide batzuekin batera. Orduan kaleratzeen oinarri ideologikoa salatu genuen  kaleratuen %90 inguru UGT sindikatuarekin zerikusirik ez zuten pertsonak zirela. Gure anaiak kaleratzeen aurka aktiboki lan egin zuen eta LAB sindikatuaren zerrendetan parte hartu zuen.

Kontutan izan behar dugu  komitearen gehiengoak sinatutako akordioak jasotzen zuela urte baterako enpresatik kaleratuak izan zirenak azkenak izanen zirela beste EEE batzuen aurrean (gutxienez kaleratuei horrela saldu zieten kontua). Kasu honetan akordioa ez zen bete eta Javik kalean amaitu zuen langabeziaren prestazioa amaitzear zuela.

Sodenak, Sunsundegui enpresako gerente izendatutako Jose Ignacio Murillo eta Lorenzo Rios MCA-UGT sindikatuko arduraduna, izan ziren langileak mehatxatu eta beldurtu zituztenak enpresaren itxieraren mamua erabiliz batzar ezberdinetan. Ez bata ez beste ez ziren langileen ordezkari legalak enpresan.  Bi pertsona hauek egin zuten akordioaren bitartez ordurarte Sodenarena zen enpresa  Jose Ignacio Murillorentzat izatera pasatu zen.  Gogoratu dezagun enpresa hau SODENAk erreskatatu zuela 36 milioi inguruko diru publikoa erabiliz eta  akordio honen bitartez egungo zuzendaritzak akzioen %51 lortu zuen. Langileak aldiz akzioen %49arekin geratu ziren.

Kaleratzeak izan eta denbora gutxira, enpresan kontratazio berriak  egiten hasi ziren; 50 kontratu ETT bidez UGTtik hurbil bizi den jendeari,  UGTko delegatuak enpresan ardura berriekin saritu… Kontratazio berriak baldintza kaxkarrragoetan ez ezik, ordu estrak ohikoak bilakatu dira enpresan lan ikuskaritzan egin diren salaketa ezberdinek adierazten duten bezala.

Horregatik guztiagatik uste dugu ez zegoela beharrik Javi eta beste langileak kaleratzeko. Kaleratzeak arbitrarioak eta  iruzur bat izan ziren. Miren Peñaren kasuan bezala gure anaiaren kasuan ere, diskriminazioa egon zela uste dugu.

Egun haietan Lorenzo Rios jauna hainbatetan agertu zen komunikabideen aurrean, Sunsundeguin arduraz jokatu  zuela adierazteko. Guk galdera bat luzatu nahi diogu, zer da arduraz jokatzea? Arduraz jokatzea  kaleratuak izan diren langileak, langile prekarioez ordezkatzea da? Langabetuek etxea galtzen duten  honetan edota askok  elikagai bankura joaten diren honetan ordu estrak hedatzea arduraz jokatzea da?. Zuen ardura Nafarroako langile askoren miseria bilakatu da.

Gure anaiaren kaleratzetik bi urte pasako diren  honetan oso gogorra egin zaigu Miren Peñaren heriotzaren berri izateak. Berriro ere gure anaiarekin bizitakoa aireratu duelako. Beraz lerro hauetatik besarkada bat helarazi nahi diogu Miren Peñaren  senitarteko eta lagunei. Aldi berean, salatu beharra dugu, kaleratzeen atzean  txikitzen diren bizi proiektu asko daudela, familiak daudela.  Javi eta Miren sistema honek erail ditu, euren delitu bakarra elkartasunez jokatzea eta euren eskubideak  defendatzea izan da.

Javi eta Miren Gogoan.

Bilatu