Imanol Osinaga Gil

Koprogenesia

Kronos-a da beraien tresna makiabelikoa. Espazioa eta denboraren erlatibotasunaren ukoa inkoszientean txertatzen zaigu, alegia, gehiengook faltan botatzen ditugun erreferentzia lurtarrak, betierekoa eta iragankorra dena bereizteko balio dutenak.

Logos-aren bitartez sortutako materiaren egitura atomiko ia autarkikoan sinistu zutenen, Platonen haserrerako, jainko izkutu, zoriontsu eta arduragabeek ere, hots, unibertsotar materiadun arima hilkorroi kasu zipitzik egiten ez diguten horiek, onartuko ligukete, Aletheia ukatzen dutenen maneiuen akaburako eta Plutarkoren gozamenarako, egia bera dela Nous beharrezko eta unibertsal den ezagutza intuitiboarengandik jaso dezakegun oparirik bikainena. Onargarria izanik noski errealitateari dagokion eitea ezagutezina dela, ez baitakigu gizakiaren hautematearen prolepsis-arekin bat datorren.

Bakar bakarrik utzitako bizpahiru soka jasotzean ezkutuko indar misteriotsuen eraginez korapilatzen diren moduan, ozta-ozta hauteman daitekeen Pandora-tik ateratako Apatearen eragin isolatzaile eta interesatua dager. Gezurretara ohitu gaituzte, non egiak jada ur izoztuzko pitxer bat lez eragiten du guregan, Abernuaren beldurrez ezbaitugu beraren omofagia atsegin. Baina hala eta guztiz ere, gehiengook ez dugu koprofagia maite. Jariatzen duten Kopros-ak bere jatorrira itzuli arte bidean zehar sarraskiak eragiten ditu, giza eta naturaren ingurunea sotilki korapilatuz, nahastuz, sakabanatuz eta finean, deuseztatuz.

Kronos-a da beraien tresna makiabelikoa. Espazioa eta denboraren erlatibotasunaren ukoa inkoszientean txertatzen zaigu, alegia, gehiengook faltan botatzen ditugun erreferentzia lurtarrak, betierekoa eta iragankorra dena bereizteko balio dutenak. Koproarima izkutuen azpikeriek ere ahotsa dute: besteei esan behar zer sentitu, zer pentsatu eta zer egin. Benetazko edota eufemistikoak diren dioxina, furano zein metal astun Thanatikoak arnasten ditugu egunero. Zorionez, jakin badakigu nondik datorren okultismo amorragarri eta nazkagarri hau. Hontaz, kakagenoak eta beraien kopros-ak birziklagarriak bihurtzeko eta sortutako irentsieziñak jatorrira itzultzeko edozein Kairos izan daiteke egokia. Aion-ek ere betiereko une zoriontsua aldarrikatzen du, lurrinketa sakabanatzailearen bitartez unitate sotil eta zatiezinezko homeomeriak Urte Nagusiaren zikloan txertatu eta jatorrizko Khaosatik Kosmos txukunagoak sortarazteko.

Ekialdeko aintzineko jainkotasunaren autoritatearen gorespen fanatikoarekin bat datorren obedientzia itsu eta eztabaidaezinean, erantzunkizunik gabeko aberetxoak garela erabaki dute, erabilgarriak eta sakrifikagarriak beraz. Edozein gizakiak «arima gabeko» zezen, lekale, oilo, zereal, zerri, belar, behi edo untxiak jaten dituen bezala. Fikziozko unibertso estetiko apolineotar eta determinista honetatik hanka egiteko bide maitagarri eta eraginkorrenetakoa gizakia eta bere komunitateari duintasuna itzultzen dieten herri eta hiri mugimenduak ditugu, antiautoritarismo eta antidogmatismoaren ahotsak, phronesis aztertzailearen adibide, berauen indarrek mantentzen baitituzte bizirik beharrezkoak diren Kathekon-ak.

Halabehar oligarkiko eta konfesio dogmatikoen kopro-etikak ez ditugu inolaz ere laket.

Etika gurea da eta zinez laikoa. Judeokristauen gizakiaren jatorri bekatari, ezkor eta errudunzale honek ez garamatza inora. Humanismoaren sorrerarako beharrezkoa izan zen arkaikoen bertute heroiko eta gerlarien eredu paranoikoen eraldaketa pronoikoa, non unibertsoaren orden naturalak gizakiaren alde egiten duen, ez bait luke bestela izaki bizidunik existituko, eta beraz, honek ongiarekiko synpatheia duen oinarri, Agathon da. Heimarmene-aren beharrezkotasunaren indarrak eta ontikoa dena ukatu gabe, zilegi da beraz, gure telos-a alegia, gizakia, komunitatea eta ingurunea kakazten dutenen errainetara beraiena dena itzultzea.

Bilatu